104. ZeBerri? aldizkarian Lizarraldeko institutuko lau ikasle “Autokarabana”n

Autokarabana Lizarraldetik

Ze Berri aldizkariak abendu honetan 104. alea kaleratu dut. Doako aldizkari honek urtean 6 ale argitaratzen ditu, gaztelaniaz nagusiki eta Udalen arteko elkarlanak egiten du bideragarri. Horrela, aldizkariaren azalean agertzen den helburu aitortua “Euskararen sustapenerako udalarteko aldizkaria” izatea da. Dena den, Ana Mindegia Uharteko euskara teknikariak zabalago erantzun zuen 50. Ze Berri?-rako elkarrizketan:

Euskararen inguruko albisteekin jendearengana iritsi nahi genuen, ikusten baikenuen albisteok ez zutela oihartzunik edota egunkarietan oso laburtuta ala erdi ezkutaturik agertzen zirela. Bizi garen ingurunean kontutan harturik, euskaldunen ehuneko txiki batean, nagusiki gaztelaniaz izanen zen aldizkari batean pentsatu genuen, jende guztiarengana iristeko helburuz. Sentsibilizazioa baita Ze Berri?-ren beste helburuetako bat, hau da, euskaldunak ez direnak euskara ikus zezaten, antolatzen ziren gauza anitzak, egin ahal zirenak, azken finean euskara ez dela hizkuntza zaharkitu eta ahaztu bat baizik eta modernoa“.

Gaurkoan baina, Ze Berri?-ren euskarazko atal bat dakarkigu hona, ikasleei egiten ohi zaizkien galderak. Oraingo honetan Lizarraldeko Lorea Albenizek, Estitxu Lanak, Lydia Pejenautek eta Imanol Roigek Fermin Etxegoien-en “Autocarabana” liburuari buruz aritu zaizkigu. Haien iritziak eta hausnarketak ezagutzeko, zabaldu hemen Ze Berri? 104.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s