2013 urteko balantzea LIZARBEIBAR blogean. Urte honetako 10+1 albisteak eta bisita(ri) kopuruak

Euskaraz bizi nahi lasterketa oteitzan
(1, 2 eta … 3! Euskaraz Bizi Nahi Dut! Urrian Oteitzan ospatu lasterketak)

Lizarbeibar blogak aurten ia 24.000 bisita eta 9.700 bisitari izan ditu. Euskara hutsez eta gure eskualdeari begira, Lizarraldea eta Izarbeibar, egindako informazio gune batentzako ez dago gaizki. Bestetik, 270 albiste izan dira 2013an, hau da, bataz beste astean bost albiste baino gehiago (eta argitaratu gabe geratu direnak!). Bestetik blogari lotuta dauden Facebook kontuak 272 atsegite lortu ditu eta Twitter kontuak 113 jarraitzaile. Bitxikeri gisa, abendu honetan blogarekin interesatutako erdaldunak ere erakarri ahal izan ditugu, itzulpen automatikoko tresnak erabili baitituzte gurera sartzeko.

Blog sarrera hau iragartzeko aukeratu dudan argazkia, nahiz eta 2013ko albisterik arrakastatsuenen artean ez egon, ederra eta sinbolikoa izanagatik hautatu dut: Lizarralde erdalduna euskaldundu duen belaunaldia irudiaren atzean dago, ikastolan edo euskaltegian ikasitako gurasoak dira asko; eta, hauen aurrean, gurasoren bat euskalduna duen belaunaldi berriak alai eta grinatsu korrika abiatzen. Eta herrien garrantzia, Oteitzan da lasterketa, euskalduntze prozesua ez baita Lizarran bakarrik ematen ari.

2013ko hamar albisterik arrakastatsuenak,
bisita kopuruaren arabera sailkatuak:
(argazkietan klikatu jatorrizko albisteak ikusteko)

Zorionak LizarraAbenduan, 619 bisita, Facebooken 172 partekatze: Foruen enparantzan “Felices Fiestas” bonbilladunaren ondoan “Zorionak” jarri zen eta horrekin bideo bat grabatu zen. Albiste honek berehalako arrakasta izan zuen eta herri-ekimenaren bideoak 760 bisita baino gehiago jaso zuen berehala.

Korrika mendebaldeanMartxoan, 584 bisita, Facebooken 24 partekatze: Korrika 18-ren zurrunbiloak bete-betean arrapatu zuen Lizarraldea. Oraingo albiste honetan Lizarraldeko mendebaldetik (Urantzia, Acedo …) Korrika pasatzean utzi zigun argazki arrastoa dugu.
.

.

Zorionak prentsaurrekoaAbenduan, 522 bisita, Facebook-en 135 partekatze: bonbilladun Zorionak jarri eta hurrengo egunean Alkatearen aginduz berau kendu egin zen. Herri-ekimenak horri erantzun nahian prentsaurrekoa egin zuen egun berean eta lizarratar orori, Alkatea barne, zorion mezua zabaldu.
.

.

DuatloiaUrrian, 496 bisita, Facebooken 104 partekatze: Euskal Herriko duatloia Lizarran ospatzeko zela, polemika piztu zen beste behin ere Alkatearekin. Oraingo honetan Euskal Herria hitza izan zen aitzakia, entelekia omen. Azkenean duatloia ospatu zen.

.
.

Korrika 18 lizarranMartxoan, 463 bisita, Facebooken 20 partekatze: Korrika 18 Lizarratik eta Lizarraldetik pasatzean argazki ederrak utzi zizkigun. Albiste honetan Lizarrako Jaitz aldetik eta Lizarra zeharkatuta, utzitako argazki galeria laburra topatuko duzue.

.
.

Korrika Lizarraldeko mendebaldeanMartxoan, 417 bisita, Facebooken 29 partekatze: Nola ez, Korrika 18-k beste argazki galeria bat utzi zigun gurean, oraingo honetan Lizarraldeko mendebaldean, goiz argitan, egindako lasterraldiak.
.
.

.

Euskaraz Ikasteko eskubideaApirilean, 381 bisita, Facebooken 36 partekatze: apirilean euskaraz ikasteko eskubidearen alde, Nafarroan osoan, Villatuertan ospatu zen jaiak irudi ederrak utzi zizkigun. Hemen dituzue egun horretako zenbait argazki, bideo eta egunkarietako albiste.
.

.

bideoakMartxoan, 276 bisita, Facebooken 15 partekatze: Korrika 18-k, argazkiak ez ezik bideoak ere utzi zizkigun. Albiste honetan Lizarraldeko eta Izarbeibarko hainbat herritan utzitako irudiak topatuko dituzue.
.

.

Mintzakideak kobazuloetanAzaroan, 213 bisita, Facebooken 26 partekatze: Lizarraldeko Mintzakideek Urbasako kobazuloetara bisita egin zuten azaroan. Horren lekuko albiste honetan topatuko duzuen argazki-kronika ederra.
.

.

bertso afariaAbenduan, 193 bisita, Facebooken 10 partekatze: azaroan, Ander Deuna ferien ostiralean, Lizarran bertso afari goxoa ospatu zen Erika Lagoma eta Nerea Elustondorekin. Betan topatuko dituzue zenbait bertsoaldi eta afariaren argazki-kronika laburra.
.

.
.

Bloga 2012ko irailean sortu zenetik eta hileka,
Lizarbeibar blogak jasotako bisita eta bisitari kopuruak:

Blogera egindako bisitak hilabeteka

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau EHE, Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Irriherri, Mintzakide atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s