Euskararen 3. Ginkanaren finalerako sailkatuak

Ginkana

Azken asteotan Lizarrako Pintxo-pote mintzataldea Euskararen Ginkanan parte hartzen aritu da eta, azkenean, iritsi da finalerako momentua. Tamalez gure taldea 13. geratu da (beste 9 talderekin 66 puntutan berdinduta), sailkatzetik 5 puntu eskasera!

Bestela ere ginkanako probek emaitza ederrak utzi ditu gure hirian. Besteren artean hor ditugu blog honetan argitaratu genituen ondoko bideoak: Lizarrako hizkuntza aniztasuna edota bertako euskaldun eleanitzak. Finalera sailkatu diren lau taldeen bideo aurkezpenak ikusteko, jarraitu irakurtzen:

Atarrabiako Onddo Beltzak taldea, Karrikaluze euskara elkartea:

Algortako ALBE bertso taldea:

Lasarteko Dinbi Banda taldea:

Gasteizko Igandeak Jai taldea, GEU elkartea:

Eta antolatzaileen mezua parte hartzaile guztiei:

Beste talde guztiei noski mila esker! Izugarria izan da Euskararen Ginkanaren 3.edizio honekin sortu dugun mugimendua. Talde asko ibili zarete finalerako lehian proba guztiak egoki erantzunda.

Finala datorren asteko larunbatean, urtarrilaren 25ean izango da Donostiako San Telmo museoan. Ilaski Serranok gidatuta, beste 5 proba gainditu beharko dituzte finalistek, eta horietan puntuazio altuena lortzen duen taldeak eramango du 3.000€ko sari nagusia.

Mila esker berriz Euskararen Ginkanaren antolatzaile guztion izenean!

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Mintzakide atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s