Santa Ageda 2014 Lizarran: bideoa eta argazkiak

(2014ko Agate Deuna kalejiraren laburpen bideoa:
reggae, kopla zaharrak, bertso-koplak eta gehiago!)

Aurtengo Lizarrako Santa Ageda kalejira ezohikoa izan dugu. Euskaltegiaren parean txokolate beroarekin hasi eta berehala bertso-agurrak izan ditugu, ondotik kopla zaharrak eta Santa Ageda abestiaren bertsio berritua zuzenean gozatzeko aukera izan dugu: Iñaki Basartek eginiko Santa Ageda reggae-a. Animoak eta sabelak berotuta, eguraldiak ere eutsi dio eta Santiago plazara abiatu gara. Bertan aurtengo kalejirako bigarren berrikuntza izan genuen: bertso eskolako haurrek prestatutako bertsoak kantatu baitzizkiguten.

Ondotik kalejirak bere ohiko bidea eta geldialdian jarraitu zituen. Batzuetan kopla zaharretan bestetan bertso-koplaka, azkenean Gure Hizkuntza elkartera iritsi ginen non hango kideek askari-afari goxoa prestatu ziguten. Azken urteotako jende kopuru handiena elkartu gara aurten, 200 lagunetik gora. Oharra: bideoan agertzen den bertsoaren erreferentziak ulertzeko klikatu hemen eta hemen.

Iñaki Basarte euskaltegian musika ekipoa prestatzen eta kalejira abiatzear

Iñaki musika ekipoa prestatzenkalejira abiatzear

Bertso eskolako haur hasi berriak bertsoak kantatzen eta kalejira luze-luze

bertso eskolako haurrakkalejira luze

Geldialdi bat eta Gure Hizkuntza elkartean pilak kargatzen

bertso eskolapilak kargatzen

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Argazkiak, Bideoak, Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Multimedia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s