“Zorionak” kartela berreskuratu dugu eta hizkuntza ekologiaren aldarria

Zorionak berreskuratuta

Gabonetan gertatutakoa gauza jakina den arren, kronologia txiki bat eginen dugu. Urte bukaeran “Felices fiestas” ederra jarri zuen Udalak Foruen plazako kioskoan. Euskarazko agurrik jarri ez zenez, abenduaren 12ko Udalbatzan Udalari jartzeko eskatu zitzaion. UPNren gobernuak, baina, ezetz erantzun zuen. Hori dela eta, abenduaren 23an herri ekimen baten bitartez Udalak hartu ez zuen lana guk hartu genuen, eta Gabonak euskaraz ere zoriondu genuen. Hurrengo egunean, baina, Alkatearen aginduz kendu egin zen bonbilladun Zorionak. Azkenik, atzokoan berreskuratu genuen “Zorionak”.

Hemen duzue gertatutakoaren kronologia zabalagoa, hedabideetan agertu bezala eta hemen ekimenaren making-off bideoa Kioskoan.

zorionak

Ordutik hona prentsan hainbat adierazpen ere agertu dira, besteren artean UPNri “euskara errespetatzeko” eskatzen ziona. Honen aurrean, esan beharra dugu euskara ez baizik eta euskaldunak errespetatzeko eskatzen dugula.

Auzokide baten hizkuntza eskubideak urratzen direnean, denon eskubideak urratzen dira. Ez da euskara mintzen gure agintariek euskara hiriko erdigunetik kentzean; euskaldunak pertsonak gara, Lizarrako eta mundu osoko milaka pertsona gara, gu mintzen gaituzte.

Gainera hiritarron gehiengo zabal batek gure lizarratar identitate kolektiboaren parte dugu euskara: batzuk euskaraz bizi gara, beste batzuk euskararekin bizi dira eta gehiengo handia euskara errespetatu bezainbeste estimatzen du denon ondare sozial eta kultural hau.

Euskaraz zoriondu nahi izan dugunean ez dugu ezer kendu, ez dugu ezer sobran. Foru enparantzako “Felices fiestas” polita eta ederra zen. Faltan dugu; faltan dugu gure hizkuntzan ere agurtzea Gabonak. “Zorionak” gehitu nahi izan dugu.

zorionak

Hizkuntzek gizakiak sortutako pentsamendu eta ideien unibertsoa gordetzen dute. Hizkuntza bakoitza giza esperientziaren adierazpen bat da; hiztun komunitateak bere ingurunearekiko eraiki duen harremana, formulatu duen pentsamendua, sistema filosofikoa eta ulermena. Hizkuntza bakoitza hiztun komunitatearen ondare kulturalaren memoria da, eta galduz gero giza pentsaera ezagutzeko eta ulertzeko, eta munduaren ikuspegia ulertzeko elementu ordezkaezin bat galtzen da.

Hizkuntza ekologiaren balore etikoak aldarrikatzen ditugu: aniztasuna, berdintasuna eta interdependentzia.

Kulturen eta hizkuntzen ideia aniztasuna ekosistemen aniztasuna bezain beharrezkoa da gizateriaren zein planetaren biziraupenerako: aniztasunak biziraupenerako arazoen aurrean irtenbide aukera handiagoa ematen digu.

aniztasuna Lizarran

Berdintasuna ekitatearen bitartez. Egoera desberdinetan dauden hiztun komunitateak berdin tratatzea ez da bidezkoa; neurri eraginkorrak ezarri behar dira aukera berdinak izateko. Hori dela eta, denon ardura da berezko lurraldean eta kulturan egoera gutxiagotuan dauden hizkuntzen aldeko neurriak hartzea.

J.M.Barandiaranen hitzak hartuta, “Guk ez dugu eskatzen baztertzeko, eta are gutxiago mozteko, beste lorerik, gurea bizirik uzteko baizik. Ondasun kolektibo diren animalia eta landareek ere, beren balioa babestua eta bultzatua duten zibilizazio honetan gehiegi eskatzea ote da hori? Ba, horixe da eskatzen duguna”.

Horretarako, gaurko egunean bi gauza eskatzen ditugu: (1)bonbilladun Zorionak herriari bueltatzeko eta (2)udan Udal honek onetsitako gutxienekoen Euskararen Ordenantza betetzeko aitzakiarik gabe.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

“Zorionak” kartela berreskuratu dugu eta hizkuntza ekologiaren aldarria -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Euskaldunok, euskara eta Udala Lizarran 2014ko hasieran – 1 | EHBildu Lizarra

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s