Euskarazko murgiltze ereduaren aldeko kanpaina bateratua Lizarraldean

Bilera
(eragile ezberdinetako kideak kanpaina lantzen)

Lizarraldeko hainbat eragilek bat egin dugu aurten ere D ereduaren aldeko kanpaina bateratua egiteko asmoz. Horrela, Garean eta Irriherri euskara elkarteak, Ikastola, Remontival eta Institutuko ordezkariak eta euskaltegia aritu gara euskarazko murgiltze ereduaren aurre-matrikulazioa sustatze aldera. Guztiok gutxieneko komun batzuen inguruan elkartu garelakoan nago:

(1) Haurrak euskarazko murgiltze ereduetan izena ematea nagusiki Ikastetxeen ardura bada ere euskalgintzak ere bere ekarpena egin dezake (2) Norberaren ikastetxearen dohainak zabaltzea eta euskarazko murgiltze eredua sustatzea elkar uztargarriak eta beharrezkoak dira (3) Elkartzeak bozgorailu ozenagoa edo, bederen, beste ahots bat ematen digu (4) Batasun irudiak euskararen sustatzea laguntzen du.

Ondoko lerrootan honen argazki-kronika txikia topatuko duzue.

Otsailaren 5ean Gareanek ekarritako pailazoek mila ikusle
baino gehiago erakarri zuten

Pirritx, Porrotx eta Marimotots LizarranPirritx eta Porrotx

Otsailaren 8rako hiru guraso elkarrizketatu genituen
eta egunkarian argitaratu

elkarrizketak elkarrizketak

Otsailaren 14an agerraldi bateratua egin genuen Kultur Etxean
eta aldez aurretik dena prestatzeko bilerak egin genituen

Agerraldi bateratuabileran

Bestetik bi iritzi artikulu argitaratu ziren. Lehena otsailaren 13an,
Zer da murgiltze eredu bat?” eta bestea otsailaren 15ean zeharka euskaldun izatearen aldeko kontzientzia soziala jorratzen zuena.
iritzi artikulua zorionak

Bitartean ikastetxeak ere haien berezko kanpainak burutzen aritu dira
RemontivalIkastola

Nafarroako bestelako eragileek egindako bideoei ere zabalpena eman zaie, NIZE eta Toki Administrazioko Euskara Zerbitzuenak kasu:
Bideoa 1 Euskara ZErbitzuek bideoa

MATRIKULAZIO KANPAINA 2014

Urte luze hauetako esperientziak erakutsi digunez, murgiltze sistema dugu modurik eraginkorrena ama hizkuntza ez den bertze hizkuntza bat ikasteko. Eredu honek eskatzen du eskola orduen %80 inguru hizkuntza berrian izatea, ordu kopuru txikiagoak ez baitu bermatzen hizkuntza hori menperatuko denik.

Gainera irakasleriaren prestakuntza egokia behar du: hiztun natiboak eta C1 edo EGA mailako titulazioa dutenak. Bi baldintza hauek ezinbestekoak dira irakasgaien edukien transmisio egokia eta aldi berean murgiltze ereduko hizkuntza menperatzeko.

Bertzalde, euskarazko murgiltze ereduak bi hizkuntza menperatzea bermatzen du: euskara eta gaztelania, azken honen ezagutza ez du kaltetzen, areagotzen baizik, eskolako edukiak ama hizkuntzan automatikoki integratzen baitira. Horrekin batera, ikasleek abantaila linguistiko eta kognitiboak lortu ohi dituzte beste hizkuntza batzuk ikasteko. Ondorioz, ingelesean edota bertze hizkuntza batzuetan ere maila ona erdietsiko dute; modu errazagoan, gainera.

Kanpo ebaluazio eta frogek, bertakoek zein nazioartekoek, goian aipatutakoa baieztatzen dute, emaitza onak lortzen baitituzte euskarazko ereduan matrikulaturiko ikasleek.

Murgiltze ereduak baino ez du bermatzen bertako kultura bere osotasunean bereganatzea, gure sustraiei, gure lurraldeari loturiko kultura. Gaztelaniak eta euskarak biak ala biak izan dira gure munduari forma eman diotenak.

Hizkuntza gehiago jakiteak, gainera, hainbat abantaila ekarriko dizkio ikasleari etorkizunean, lan munduko ateak irekitzen lagunduko baitio. Euskararen gainbalioa areagotzen doa, horren froga dira euskarazko kalitatezko zerbitzuak eskaintzeagatik ziurtagiriak lortzen dituzten enpresen ugaritzea.

Nazioartean ere euskarak ateak irekitzen ditu, globalizazio eta homogeneizatze garai honetan euskarak berezi eta interesgarri egiten gaitu, eta bertze herrialde batzuetara emigratu behar izatekotan, hizkuntza honek erro sendoak izaten lagunduko digu.

Honetan guztian, Lizarrak badu abantaila bat: murgiltze-ereduan ikasteko aukera anitza. Izan ere, ikastetxe ezberdinek eskaintzen digute aukera hau. Hori dela eta, garrantzitsua eta interesgarria da ikastetxe hauetara hurbildu eta gauzak nola burutzen diren bertan ikustea.

Sinatzaileak: Garean, Lizarra Ikastola, Remontival IPko D eredua, Beinat Etxepare AEK euskaltegia, Lizarrako eta Izarbeibarko Mintzakide, Irriherri, Lizarrako EHE, Gure Hizkuntza elkartea, Pinupe gaztetxea

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau EHE, Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Irriherri, Mintzakide atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s