Buah Txabal! eta Bertso-afaria; argazki galeriak eta arrakastarako gako posibleak

Bertso afaria Garesen Buah Txabal Gaztetxean
(Garesen larunbatean egindako bertso-afaria
eta Lizarrako Gaztetxean Buah Txabal!-en emanaldia)

Asteburu honetan hainbat aukera izan ditugu euskaraz egiteko, larunbatean kasu herri inauteriak, Lizarran Kantuz eta Garesko Bertso-afaria. Azken hau herriko Gomazin elkarteko sotoetan ospatu zen Garelako, Garesko Udal eta eskualdeko AEK-ren eskutik. Bertaratu ziren 25 lagunek bertso afariaz eta aurretik egin zen gaita-bertso-poteoaz gozatu zuten. Honen berri zabalago eta argazki galeria ederra ikusi ahal izateko, jo Garesko Auzalan webgunera.

Bestetik, Lizarrako Pinupe Gaztetxean Buah Txabal! antzezlanaren emanaldi dibertigarria izan genuen. Horren lekuko Garikoitz Kortabitarte, Mondrauko “Beti”-ren pasadizoen komeriekin entzun ziren barre eta algarak. Honen berri izateko, jarraitu irakurtzen.

protagonistahasi aurreko solasaldiak
(Emanaldiaren “protagonista” eta Gaztetxea emanaldia
hasi baino ordu laurden edo lehenago)

Buah Txabal! antzezlana gazteei bideratutako emanaldia izanik, ahalegin berezia egin da eta bide berriak urratu kolektibo horrengana iristeko. Ikuskizunera 80/90 bat lagun hurbilduta, zeinetatik gehiengo zabal-zabala gazteak ziren (haietako asko Institutuko ikasleak), entzundako algarekin batera, dudik be emanaldia arrakastatsu egin dute. Albiste pozgarria zinez.

Minutuak faltan
(hasteko minutu gutxiren faltan)

Arrakastaren gako posibleak, eragile ezberdinen arteko elkarlana eta interesen bat-egitea. Batetik Garean euskara elkarteak Errota emanaldien programa Institutuko gazteei irekitzeak eta gazte batzuek hartutako erronka ikaskideen artean zabaltzeko (hauek, batzartuta, erabaki dute zer nahi zuten eta noiz nahi zuten), interesa piztu eta joateko grina erraztu ditu.

Bigarrenik, emanaldia gazteek eroso eta propio duten esparru batean ospatu izana, Lizarrako Pinupe Gaztetxean; eta azkenik, Lizarrako Gazte Asanbladak emanaldia aurrera ateratzeko emandako laguntza eta Gaztetxeko komunitatean zabaltzeak. Horra hor arrakastarako edabe miragarriaren osagaien zantzu batzuk.

Ezker aldeaeskuin aldea
(Emanaldiaren pasarte bat, toki beretik argazkia aterata,
Gaztetxeko ezker aldea eta eskuin aldeak)

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Garelako atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s