“Udala eta biok euskaraz” batzarra izanen ostiralean; Lizarrako Udalaren egoeraren gakoak

Ostiraleko batzarra

Lizarraldeko EHE-ren eskutik ondoko mezua helarazi zaie herritarrei: “Herritarrak aktibatu nahi ditugu, euskaraz bizitzeko hautua indartu eta euren eskarien bitartez udalarekiko duten harremana euskaraz izan dadin. Dinamika honen inguruko azalpenak eman eta ekarpenak jasotzeko batzar irekira dei egin nahi dugu: otsailak 28, 19:30, La Bota Peñan“. Hortaz, Lizarrako Udala, euskararen aldetik zer nolako egoeran dagoen aztertzeko gako batzuk emateko aukera aproposa dela uste dugu. Horretarako, hiru ataletan banatuko dugu blog-sarrera hau: araudia, diru-sailak, langileria eta hizkuntza politika ebaluazioa.

Araudiaren aldetik, bi dira nagusiki aipatu beharrekoak. Bata, Nafarroako Legeriaren baitakoak (18/1986 Euskararen Foru legea, eta 55/2009 Foru Dekretua, zeinak Nafarroako Administrazio plantilla organikoan euskaraz jakitearen trataera arautzen duen) eta Udalaren baitakoak (2013ko Udako Euskararen Ordenantza, Ordenantzaren laburpena).

Horrela, honen baitan hartu den azkeneko erabakia Euskararen azpi-batzordearen osatzea izan zen. Gauzak motel doaz beraz.

Lizarra wikipedia
(Ega ibaia Lizarratik igarotzen, Wikipediatik hartutako argazkia)

Langileriaren aldetik aipatu Lizarrako Udalak 80 langile inguru dituela. Hauetatik 12 bat Arieta haur eskolan (erdia edo euskalduna), 2 Remontival eskolan, 3 Gazteriaren Etxean (2 euskaldun), kale zerbitzuetan 11 bat (lorazainak, mantenua…) eta 25 udaltzain (1 euskaldun). Udaletxean bertan beraz, udaltzainez aparte, 26 bat langile daude, hauetatik 5ek dakite euskaraz baina bi behin behinean kontratatuak. Bulegoen harreran ez dago euskaldunik gaur egun.

Udaleko langileriaren euskara ezagutzari nola eman buelta? Bi bide zabaltzen ditu Ordenantzak horretarako: (1) Plantilla organikoan euskara eskakizunak sartu Ordenantza zehaztu bezala (2) Egungo langileriari euskara ikasteko pizgarriak eskaini.

Lizarrako Udalean euskararen diru-sailak
(Lizarrako Udalean euskararen diru-sailak)

Diru-sailen aldetik, Euskara Zerbitzua zuten udalen artean Lizarrakoa izan zen, euskara diru-sailetan, 2001/2010 hamarkadan biztanleko diru gutxien inbertitu zuena. Adibide gisara, Lizarraren tamaina antzekoa eta Lege estaldura bera duen Zizur Nagusiko Udalean, UPNren gobernuarekin, 2012ko aurrekontuetan 82.015,08€ aurreikusi ziren euskararentzako. Lizarrak, urte berean, 24.352€. Alde nabarmena beraz. 2013an euskara ikasleen bekak direla eta 10.000€ berreskuratu bagenituen ere 2014an 6.600€ inguru galdu ditugu.

hizkuntza politika

Hizkuntza-politikaren aldetik, Kontseiluak argitaratu dituen bi azterlanetan (bata 2006an eta bestea 2009an), Lizarra egoera erabat txarrean zegoen: gure antzeko herrien artetik azkenak ginen. Horrela Barañain, Burlata, Atarrabia, Berriozar, Zizur Nagusia eta Agoitzko Udalek, denek eskuratu zuten 2.56 eta 4.48 bitarteko puntuazioa, Lizarrak aldiz 1.3. Gainera, 2006 eta 2009 bitartean okerrera egin zuen. Ezin ahaztu ere, egoera tamalgarrian dagoen Iruñeako Udalak 1.95 eskuratu zuela, Lizarraren gainetik eta Eremu Mistoan ez dagoen Tafallak ere 1.8. Nafarroan egoera okerragoan dagoen udalen bat topatzeko Zangoza (0,4 puntu) edo Tuterara (0 puntu) jo behar dugu.

Alde baikorretik gogoratu behar dugu 1989tik dugula Euskara Zerbitzua Udalean, lortzen lehenetarikoak izan ginen Nafarroan. Bestetik, 1991tik hona bertan udal hauteskundeetan bozkatu denaren harira, zinegotzien %9,3 izan da euskalduna. Euskaldunik gabeko udalbatza bakarra 2007/2011ko legegintzaldikoa izan zen. Gure Alkatetzak euskararekiko duen jarreraz gauza asko esan litezke, eta gutxi onak, hona hemen hiru zantzu: 2010ean euskara bere ideologiaren kontrakoa zela esan zuenean, 2011n besteren artean Ze Berriren atez-ateko banaketa moztu zuenean, 2013an Zorionak kartela kendu zuenean …

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau EHE, Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s