M14 eta M22ra deia Lizarraldetik, hitzorduak eta argazki deialdia

deialdia

Martxoaren 22an, larunbatarekin Nafarroako Gobernuak daraman hizkuntza-politika salatzeko manifestazioa eginen da Iruñean. Luze litzateke azaltzea salaketaren motiboak eta sarean non nahi topa litezke, soberan ere badira tamalez. Gutxi batzuk zerrendatuko bagenitu, ezin aipatu gabe utzi haurren euskaraz ikasteko zailtasunak edo ezinak, helduen euskalduntzea diru-laguntzarik gabe, D ereduaren desprestigio saiakerak, Tokiko Euskara Zerbitzuak diru-laguntzarik gabe … Zerrendak egitearen arazoa da beti zerbait uzten duzula kanpoan, zerbait ahazten duzula. Kasu honetan hori ez da arazo, hainbertze dira zerrendatik at utzitakoak non lehen bistadizoan ohartzen zaren osatu gabeko zerrenda dela.

Hitzorduak: ostiral honetan (martxoak 14), arratsaldeko 18:00etan Lizarrako zubi erromanikoan/kartzela zubian agerraldi masiboa. Martxoak 22, 16:00etan Lizarrako autobus geltokian, kotxeak konpartituz Iruñeara joateko. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Iruñeako Antoniutti parketik.

Salaketa jendetsu honi begira Lizarraldeko hainbat norbanako eta taldek manifestaziora deitu nahi izan dute. Horretarako argazkiak atera dituzte ahoak estalita zituztela, horrela nahi baikaituzte Nafarroako euskaldunak: mutu eta geldi.

Hainbat norbanakok Lizarran egin lehen deialdia
eta EHE-ren “Udala eta biok” batzarrean egindakoa

deialdiaEHE batzar deialdia

Garean euskaldunon elkarteko eta Euskaraz bizi eta Ikasi herri ekimeneko (Noainen azken hauek) zenbait kide
Gareaneko kideakEBIkasi kideak

Lizarrako euskaltegiko gaueko B1 eta B2 taldeak
B1 taldeaB2 taldea

Lizarrako astelehen arratsaldeko eta pintxo-pote mintza-taldeak
pintxo-pote mintzataldeaLizarrako mintza-taldea

Manifestazioaren kartela
Manifestaioa ren kartela

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau EHE, Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Mintzakide atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s