Kotarro aldizkariaren 27. alea online, “M22, euskaldunak mutu?”

Kotarro 27Kotarro aldizkariaren 27. ale hau Lizarraldeko hainbat norbanakoren argazkiarekin zabaldu dugu. Foru enparantzan elkarturik “Nafarroako Gobernuak «mutu» nahi dituela salatu” dute eta horrekin batera “euskal komunitatea martxoaren 22an Iruñean eginen den manifestaziora” deitu dute. Horren haritik “Lizarraldetik protestara joateko motibo bila irten gara kalera“.

Horren ondotik, Coaching, Programazio Neuro Linguistikoa eta EFT-ren gisako hitzez edo teknikez gehiago jakiteko asmotan Elena Etxalarrengana jo dugu. Elkarrizketa sakonean egindako galderei argitasunez erantzun digu. Bestetik, ohikoa dugun Foto-inkesta atalean “sendatzeko, indartzeko edota ezohiko bizipenak sentitzeko … zientzia edota ohiko medikuntzatik kanpo” zer den ezagutu nahi izan dugu.

Azkenaurreko orrialdean bertzetik, gai mamitsu hauek arinduz, Gari eta Sei-ren biñeta eta ohiko denborapasak topatuko dituzue. Azken orrialdean aldiz pasa hilabeteotan Lizarran Bai Euskarari Ziurtagirira batu diren hiru komertzio berri plazaratu ditugu.

Kotarro 27-ren pdf-a irakurtzeko hemen klikatu eta aurreko Kotarroak hemen.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s