Mugitu taldearen euskarazko udalekuak: Urbasa martxan eta Mugitu udalekuak

Mugitu logoa
(Mugitu, mugarik gabeko Abenturak Lizarran)

Lizarraldeko 20 lagunetik gora egitasmo zirraragarrian abiatu dira hainbat lan ildo dituen Denendako kooperatiba osatuz. Honen berri aurrerago izanen badugu ere, kooperatibaren lan-talde batek bederen bere fruituak ematen hasi da: Mugitu Udalekuak.

Mugituko kideak, “Lizarraldean dugun paisai kulturalaren aberastasuna barnetik helarazteko” asmoarekin datoz. Horretarako, lehen egitasmo gisa, gaztetxoei begirako bi udaleku antolatu dituzte. Hauekin “esperientzia baikor, aberasgarriak, betirako memorian goxoki gordetzen” diren horietakoak sortu nahi dituzte. Mugituk bere jakintza, esperientzia eta baliabideak gazteen esku jarriz, “elkarbizitza emankorra du jomugan” taldeak eta horretarako lau ardatzen inguruan antolatuko ditu udalekuak: NATURA, TALDE KIROLAK, EUSKARA eta BIZIKIDETZA.

Honen berri zabalago izateko jarraitu ondoko estekak: Urbasa martxan udalekua (DBH 3 eta 4 mailetako gazteei zuzendua), Mugitu Udalekua (10-14 urte bitarteko gazteei zuzendua) eta udalekuetan izena emateko. Kooperatibak talde arteko elkarlana sustatzen du eta, kasu honetan, Lizarrako Garean euskara elkartearekin, bederen, gauzatu da kolaborazioa. Bejondeiola Denondako-ri eta urte askotarako!

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s