STEE-EILAS sindikatuak arrazoi epaitegietan: “Hizkuntza maila egokia ez da nahikoa ikasleen beharrei erantzuteko” (PAI)

Eskola
(Usurbileko Hamaika bat webgunetik hartutako irudia)

Aurrera D Uharte blogaren bitartez jakin dugu STEE-EILAS sindikatuak jarritako helegiteaz. Honen arabera, eta epaileek berretsita, “lehentasuna eman zion ingelesaren ezagutzari, Haur Hezkuntzako espezialitatearen titulazioaren beharra baztertuz” eta honek “talka egiten zuela Nafarroako zein Estatuko legediarekin“.

Epai honen aurrekari ditugu 2009ko abuztuan Hezkuntza Departamentuak Haur Hezkuntzan eskaini zituen 16 lanpostuak. Hauetan ingeles profila eskatzen zen. Abuztuaren 19rako baina ez zegoen profil egokiko hautagairik eta “hurrengo egunean telefonoaren bidez atxikitu ziren hiru plaza“. Eta zer ezaugarriren arabera erabaki zuen Departamentuak bada? “Magisteritzako ingeleseko espezialitatekoak” izatea. Sindikatuak azaldu bezala “ez zen bermatzen plaza hartzen zuen pertsona Haur Hezkuntzan habilitaturik izatea“.

Epai honek ez ditu esleipen haiek zuzenduko baina erabateko garrantzia du STEE-EILASen aburuz “garbi uzten baitu Departamentuak oker jokatu zuela“. Sindikatu honek ederki laburbiltzen du adierazpenaren bukaeran bere iritzia: “Haur Hezkuntzako irakasleek, eguneroko jardunean erabiltzen duten hizkuntza edozein delarik ere, etapa horretan aritzeko titulazio egokia behar dute izan. Hizkuntza maila egokia ez da nahikoa ikasleen beharrei erantzuteko“.

Euskaraz bizi eta ikasi

Zer pentsa ematen du Nafarroako Gobernuaren lehentasunekin, ezta? Gure presidenteak (oraingoz) ederki laburbildu zuen Madrileko telebista ultra batean orain hilabete batzuk. Hizkuntza maila egokia izanik ere bertzelako gaitasunak alde batera uztea eta gaitasun egoki horiek izan arren hizkuntza mailarik ez, hori al da toki askotan ingelesezko eredu honen errealitatea?. Askotan euskaldunei ihardetsi digutena atzera bueltatuz, zer nahi dugu irakasle ona baina ingelesez ez dakiena? ala irakasle ez hain ona baina ingelesez dakiena?. Bada, guk irakasle euskaldun ona nahi dugu. Eta baditugu, orain demostratzeko aukera eman behar zaie Nafarroa osoan, baita hegoaldeko eskoletan ere.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s