Iguzkitzako leize-zulo eta jauregira Mintza-bisita: argazki galeria eta bideo laburra

(Arratsalde pasaren bideoa kalitate onean, kalitate eskasagoan beherago duzue)

Joan den asteazkenean, apirilak 9 zituenean, arratsalde pasa egin genuen Lizarraldeko hainbat Mintzakide familiarekin. Orotara 15 lagun elkartu ginen (6 haur eta 9 heldu) eta ederki pasatu genuen. Aurrena Iguzkitza ondoko leize-zulo ikusgarria bisitatu genuen honen inguruko azalpenak jaso ondoren (ingurune geologikoaz, bertako mikro-klimaz eta zuloaren istorioez aritu ginen). Zuloaren ahoak 15x25m ditu eta 64m sakon da. Ondotik, egarriari eta goseari aurre egiteko Mintzakideek prestaturiko askari ederra hartu genuen Iguzkitzako Belatz-Medrano jauregiaren ondoan.

Komiki eta irudi ederrez lagunduta eskualdeko historia kontatu genuen (Nafarroako Konkistari zegokiona nagusiki) eta ondotik haurrekin ezkutaketan eta beste aritu ginen. Azkenean nekaturik baina gustura, 19:30ak aldera abiatu ginen etxera eta hiru ordu eman genituen euskaraz giro ederrean. Argazki galeria osoa ikusteko hemen klikatu.

Mintzakide talde bat leize-zulora kontuz hurbiltzen (zuloaren ahoak 15x25m zabal eta 64m sakon ditu):
Momentu batleize-zuloa

Askaria Belatz Medrano jauregiaren ondoan:
askariaaskaria2

Jauregiaren parajean Nafarroako Konkistaz eta jolasak:
Nafarroako historiajostatzen

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Argazkiak, Bideoak, Euskaraz bizi nahi dut, Mintzakide, Multimedia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s