Benetako Euskal Herriko Itzulia: Bertsokleta abiatzear da

(Bertsokletariek eta Sortzen-ek grabatutako Bertsokletaren spota)

Euskal Herriko Itzulia bukatu berri den honetan, berehala bertze gisako ekimena abiatuko. Gaur goizean prentsaurrekoa egin dute Bertsokleta aurkezteko, Berria, Gara, Diario de Noticias (egunkariren bat faltan sumatzen duzue?), EiTB eta Espainiako Irrati Nazionala; Euskalerria Irratiak (bihar 10:20ean), Eguzki irratiak, Bertsoa.com-ek eta Onda Vasca-k ere emanen dute. Jarraipen zabala beraz.

Bertso saioak eta bizikletan ibili, hori da oinarrian eginen dutena. Lodosan larunbata honetan hasita eta Iruñean 25ean, ostiralean, amaituta, milaka kilometro eta 7 bertsoaldi izanen dira. Herrialde bakoitzean geldialdi bana izanen da eta bertan bertso saioa eginen da bertako bertsolari eta txirrindulariekin eta Euskaraz Bizi eta Ikasi herri ekimeneko kideek hitzaldi laburrak emanen dituzte Nafarroako Eremu Diskriminatuan bizi direnen egoera azalduz. Bertso saioetan ‘Pedro Luis’en Erriberako produktu sorta publikoaren artean zozketatu edo porra egiteko baliatuko dira.

Bertsokleta Lizarran kartela

Lizarraldeko eta Izarbeibarko hedabidetxoa izanik, aipatu larunbata honetan 11:00etan Lodosatik jai giroan abiatuko dela Bertsokleta, eta eguerdi aldera Lizarrara iritsiko dela eta bertan bertso-bermuta hartuko dugula Katxetasetik abiatuta. Bertsokletariei ongi etorria emateko edota bertso bermutaz ederki gozatzeko, larunbatean hitzordua daukagu!

Bertsokletaren aurkezpeneko bi momentu:

Bertsokleta aurkeztenETB

Bertsokletari zailduak: Xabi Maia, Eneko Fernandez, Oskar Sanz de Acedo; Hegoaldean Iban Garro eta Iparraldean Mikel Juaniz eta Aimar Karrika.

Bertsokletaren ibilbidea eta geldialdiak:
Ap 19 – Lodosa (11etan) – Lizarra (Katxetasen, 13.30ean Bertso Poteoa)- Agurain Mendibil Tabernan 19.30ean bertsopoteoa eta ondotik Herrikon Saioa
Ap 20 – Agurain – Markina – Uhagon, 19:00etan, Saioa
Ap 21 – Markina – Lasarte – Jalgi Tabernan, 20:00etan, Saioa
Ap 22 – Lasarte– Senpere – Larraldean, 19:30ean
Ap 23 – Senpere– Urdinarbe – Biltxoko, 19:00etan
Ap 24 – Urdinarbe– Baigorri – Bixentain, 19:30ean
Ap 25– Baigorri– Iruñea
Katakraken, 19:30ean hitzaldia. Pintxo-Poteo Lanbroan 21.30ean (Irati Majuelo, Xabi Terreros, Aimar Karrika)
Bertsokletaren aurkezpena Eguzki Irratian:
Bertsokleta Eguzki irratian

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s