Bertsokleta, larunbatetik astelehenera: Lodosa, Lizarra, Agurain, Markina eta Lasarte

Bertsokleta

Abiatu zen azkenean Bertsokleta. Larunbatean, goizeko 11:30 aldera, Lodosa eta askaria atzean utzi eta Lizarra helmuga pedalei eragin zieten bost txirrindulariek. Giro ezin hobean, igandean euritsu izan arren, zeharkatzen ari zaizkigu errepideak bertsolariok. Haiekin batera, bizikletan ez bada ere bidean bai, Asier, Juanra, Argi, Ainhoa… Hauek Eremu ez-euskalduneko gurasoak dira eta Euskal Herriko diskriminazio-lurralde horren bizipenak daramatzate soinean. Bertsokletaren helmuga bakoitzean guraso hauen egoeraren berri ematen diote bertaratutakoei.

Asier ezagutzeko parada izan nuen. Bera Mendigorriakoa da eta, herrian eskola izan arren honek ez du D eredurik eskaintzen eta Garesko eskolara eraman behar ditu bere bi seme-alabak egunero. Lan ordutegiak direla eta ezin dituzte txikiak eskola ordutegian eraman eta hiru ordu laurden lehenago utzi behar dituzte Garesko bizilagun batekin. Honi 6€ ordaintzen dizkiote bi haurrak zaindu eta eskolara eramateagatik. Astean 30€, hilean 120€, urtean 800€ inguru. Gehitu desplazamendua, egunero. Erdaraz ikasi nahi duten Mendigorriako familiek ez dute gainkarga hau.

Bertsokletaren etapa helmugetan Nafarroako Eremu Diskriminatuaren berri ematen:
Juanra eta ArgiBetsokleta azaltzen

Eta Mendigorria Garestik gertu dago. Artaxoatik zer erran. Horregatik, familia hauen moduan dauden bertze ehunka familiengatik eta euskaraz ikasteari uko egin behar izan diotenengatik abiatu zen Bertsokleta larunbatean.

Lodosako Ikastola izan genuen abiapuntu eta askaria lagun:
Ikastola abiapuntuaskaria lagun

Eguerdian Lizarran bertso-bermuta eta segituan errepidera berriz ere:
Bertso-bermuta Lizarranbertso-bermuta

Bertsokleta Agurainera iristen Opakua portua pasa eta gero:

Bertsokleta Bizkaia aldean igandean:
Bertsokleta MarkinaraBertsokleta atseden hartzen

Larunbatean Gipuzkoan, helmugetan Erriberako produktuak zozketatzen
Eta Gipuzkoa aldeanzozketa

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s