Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina bueltan da

Irakurri Gozatu eta Oparitu

Irakurri, Gozatu eta Oparitu” egitasmoa apirilaren 23an hasten da urtero, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Katalanek Diada de Sant Jordi delakoa ospatzen dute egun horretan, elkarri arrosak eta liburuak oparituz. Amaiera, berriz, ekainaren 30ean izaten da: izan ere, uda izaten da jendeak irakurtzeko denbora gehien duen tartea, eta ondorioz uda aurreko hilak oso egokiak dira liburu trukea sustatzeko.

Guztira, 2014ko edizioan, 42 herrik hartzen dute parte. Nafarroan bertzeren artean Sakanako 8 herri, Araitz-Larraun-Basaburua eskualdea eta Nafarroako erdialdeko Tafalla, Gares eta Lizarra.

Aurreko urteetan ikusi denez, kanpainak eragin positiboa du herritarrek liburutegi publikoan egiten duten euskarazko liburu mailegu erabileran. Era berean, ekimenak liburuen salmentan izaten duen eragina ere kontuan hartzekoa da.

Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren bueltan bestelako literatur jarduerak ere antolatuko dira, hala nola Gareanek antolatutako eta Julian Iantziren eskutik, Euskararen erabilera sustatzeko hitzaldia (apirilak 30, asteazkena, 19:30ean Lizarrako Maria Vicuña Gaztelekuan) eta hizkuntza anitzetako irakurketa kolektiboa (maiatzak 21, asteazkena, 19:30ean Lizarrako liburutegian).

IGO
Hortaz, parte hartzeko, oso erraza da:

1. Irakurri
Lehenengo pausua irakurtzea da; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere. Herriko liburutegi publikora joan eta euskarazko edozein liburu maileguan hartzea besterik ez da egin behar. Kanpainak dirauen bitartean, euskarazko liburua hartzen duen bakoitzak orri-markatzaile bat jasoko du opari, ekimenean parte hartu zein ez.

2. Gozatu
Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun eta abar. Fitxa hori beteta, liburuzainak deskontu txartela emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.

3. Oparitu
Azken pausua liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, bihotzeko azukre koxkorrari edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, %25eko deskontua izango dugu liburu dendan euskarazko beste edozein liburu erosterakoan, edo %50ekoa euskara elkarteko kidea izanez gero.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s