Asteburu bete euskaraz aritzeko, larunbatean, uztailak 19, Lizarrako Karlismoaren museoan ipuin-kontaketa saioa izanen da 17:30ean Ines Bengoarekin: “Aitatxi-amatxien kutxa”, 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako egokia, gehienez ere 40 lagunentzako tokia izanik. Saiora etortzeko ez da aldez aurretik erreserbatu behar eta jendea iritsi ahala osatuko da taldea, aretoa bete arte.
Bestetik, Garesen larunbatean Gazte eguna izanen dugu eta besteren artean bazkaria, jolasak, kalejira eta kontzertua izanen dira (Irrikan, Demokrazia Zero eta Los Txumatxos). Azkenik, igandean, uztailak 20, Mikel Makezen kontzertua Zubipean, Garesen, 19:00etan. Sarrera doan. Animatzen? Denentzako plana bada!
Mikel Markezen abesti zerrenda youtuben:
Advertisements