Lizarrako txosnen irekiera ekitaldiko bideo-pasartea

Dantza ikuskizun ederra eskaini ziguten gazteek Lizarrako festen bezperako gauean. Lastima euskararen aldetik berdin borobildu ez izana ekitaldi amaiera.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Lizarrako txosnen irekiera ekitaldiko bideo-pasartea -ri

  1. Asier-k dio:

    Lastima euskararen aldetik berdin borobildu ez izana??????
    Idatzia euskaraz egin zen eta gazteleraz laburpena bakarrik!!!!
    Dena den lan gustia bolondresak egiten dute zuek aurkezten bazarete zuen modura egin dezakezue ekitaldia!

  2. lizarbeibar-k dio:

    Kaixo Asier, gaiari heldu aurretik bi ohar. Lehenik, mila esker iruzkinarengatik, batzuetan zalantzan nago bloga irakurtzen ote den… eta bestetik zehaztapen txiki bat: lizarbeibar.wordpress.com-en agertzen den ia dena nirea da, eta batez ere iritziak. Tamalez ez dago “zuek” baizik eta “zuk” txiki bat. Albiste labur hau ere nire iritzia besterik ez da, Alfredorena, iruzkin hau bezala.

    Bestetik, eta iruzkinaren gaiari helduz, aipatu beharra daukat zalantzan egon nintzela zerbait idatzi, zer idatzi edota nola idatzi ekitaldi bukaeran sentitu nuenarekin. Azkenean aipamen labur batean uztea erabaki nuen, agian ez zen modurik egokiena izan baina tira, berandu bada ere hona hemen honen azalpen luzeagoa:

    Ekitaldia bukatzekotan (edo bukatu berritan) zela, eta dena primeran zihoala, azken orduko bukaera mezua gehitu zitzaion; 2 minutu inguru iraunen zuen? Eta bertan bi detailerekin geratu nintzen. Bata, gaztelania hutsez izan zela, bueno, tira, zer egingo diogu, zuk esan bezala ondo zihoan ekitaldia, eta bigarrena hori hala izateko eman zen justifikazioa. Horrek sortu zidan mina, hain justu euskararen aldetik gertuenetakoak ditudan lagunen ahotik, eta eredu zareten gazteen ahotik entzutea “denok ulertzeko”, “ez luzatzearren”, “presaka gabiltza” bezalako argudioak…

    Toki askotan bezala, eta ezustean oraingoan, gutxitua, kolonizatua, mendekoa, bigarren mailakoa ikusi nuen neure burua. Ez zen hainbeste izan gaztelaniaren erabilera baizik eta emandako justifikazioa. Erabat ederra izan zen ekitaldia zapore garratzarekin bukatu zen niretzat. Dena den hau ez da harritzekoa, tamalez askori pasatu izan zaigu, EAE-n ordezkari den eta bere lana erabat estimatzen dudan politikari ezagun batek ere antzeko argudioekin lehenetsi zuen gaztelania behin (http://zuzeu.com/2013/02/15/bigarren-mailakoak-gara/). Bide batez, luzatutako estekan oso iruzkin interesgarriak daude, baita protagonistenak ere.

    Amaitzeko, ondokoa irakurrita “dena den lan guztia bolondresak egiten dute zuek aurkezten bazarete zuen modura egin dezakezue ekitaldia!”, sentitzen dut erasotua sentitu izana, ez zen hori nire asmoa baina ezer idatzi izan ez banu, labur bada ere, ez nintzen eroso sentituko neure buruarekin.

    Bestetik ez dakit honek garrantzirik ote duen, baina ni ere aritua naiz zenbait urtetan Lizarrako txosnak antolatzen.

    Alfredo.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s