Helduak euskalduntzen Lizarraldean eta Izarbeibarren. Eskutitza eta ikasleen testigantza bideoak

Iraila iristearekin batera euskaltegien matrikulazio kanpaina abiatu da. Nahiz eta euskara ikasteko eskaintza urte osoan zehar egin (neguko kanpaina, barnetegiak urte osoan zehar, ikastaro trinkoak…) arrakastarako gakoa izaten da iraila-urria bitartea. Euskaltegira lehen aldiz gerturatzen ari diren askorentzako, berauek oraindik jakin ez arren, bizitza berri baten abiapuntua izanen da euskara ikasteko bidera batzea.

Gure eskualdean, euskara ikasteko biderik errazena Lizarran, Garesen eta Lodosan haien egoitza duten AEK euskaltegiak dira. Mezu honetan dituzue Lizarrako euskaltegiak bidalitako eskutitza eta Izarbeibarkoak ekoitzitako bi bideoak bertako ikasleen testigantzak jasotzen. Ederrak!

Lizarrako euskaltegitik jasotako eskutitza:

Kaixo lagunok!

Iraila iritsi da eta eguraldi onarekin batera datorren udazkena antolatzeko garaia, asmo berrien aroa alegia. Aurtengo udazkenean erretzeari utziko diot, alboka ikasten hasiko naiz, euskal dantzak, … Hamaika kontu izaten ditugu buruan.

Euskaraz bizi nahi dugunontzat beste bat gehitzen zaigu “Oraingoan bai, euskarari astindu bat emango diot. Euskaraz badakit, baina freskatu beharra daukat, bestela ez naiz inoiz hitz egiten hasiko…” edota “Nire bikoteak euskara ikasi behar du, bestela gure haurrek ez dute inoiz lortuko euskaraz bizitzea, guk egiten ez badugu nola eskatu haiei egitea?”ala “Koadrilan ez dugu inoiz lortuko Whats App taldean euskaraz idaztea. Pare bat daude ez dutenak ulertzen eta gaizki sentitzen naiz euskaraz idazten badut, gaztelaniaz egiteak ere kontraesanak sortzen dizkit, beraz…”

Bai, zenbat buruhauste izan behar ditugun euskaldunok! Eta ez al da errazagoa denek euskara ulertzeko maila izatea? Horrela ez dira estres hauek gure buruan ibiliko eta lasaiago bizitzeko aukera izanen dugu, ziur. Baina, zer egin dezaket horretarako AEKra hurbildu eta jauzia eman!
Anima zaitez zu eta anima ezazu zure bikotea, seme-alaba, bizilaguna, elkartekidea, lankidea, kirol kidea, … Eta laster euskaraz bizi nahi dugunok lortuko dugu gure helburua, ez baitute aitzakiarik izango.
Ez zara damutuko!

Ikasleen elkarrizketak Izarbeibarko AEK euskaltegian (1)

Ikasleen elkarrizketak Izarbeibarko AEK euskaltegian (2)

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s