Lizarrako udalaren hizkuntza politika. Legezkoa al da? Azkeneko lan deialdiak eta egunkarietan izandako oihartzuna

Wikipediatik
(Ega ibaia Lizarratik igarotzen, Wikipediatik hartutako argazkia)

Joan den asteko bi albiste ditugu hizketa gaiaren abiapuntu blog-sarrera honetan. Biak ala biak Nafarroako bi egunkari salduenen Lizarraldeko ataletan argitaratuak eta biak euskararen inguruan. Bata, “Colectivos que trabajan por el euskera animan a aprenderlo“, irailaren 17an sareratua, eskualdeko euskalgintzako hainbat taldek euskara ikastera animatzen du jendartea eta, zehazkiago, euskaltegietara animatzen zituen helduak.

Bigarren albistean ere hizkuntzak garrantzi nabarmena dauka: “Saber idiomas dará un plus a los aspirantes a la policía de Estella“, irailaren 21ean sareratua. Kasu honetan baina, eta aurreko albistearen lehiakide iduriz, hizkuntza ‘guztien’ aldeko aldarria dela ematen du.

Udaltzaingoa
(Irutxuloko Hitza-tik hartutako argazkia)

Badaude baina zenbait detaile ezin direnak oharkabean pasa. Horrela, prentsa artikuluan barrena hiru aldiz topatuko dugu ingelesa, alemana eta frantsesa euskararen neurri berean estimatuko direla lanpostu deialdi hauetan. Eta ez hori bakarrik, baizik eta detaile horrek Lizarra berezi egiten duela Nafarroako bestelako udalen aurrean. Emanen luke txalotzen ari dela jokabide hau… Ondoko lerrootan albistetik ateratako zenbait esaldi:

Acreditar una titulación oficial en inglés, alemán y francés se valorará tanto como hacerlo en euskera

y ha decidido otorgar una puntuación añadida a sus candidatos por el conocimiento -en el mismo plano en todos ellos– del inglés, francés, alemán y euskera.

En algunos no se establece ese criterio de añadir puntuación por los idiomas, en otros sí se contempla pero únicamente para el vascuence -el Ayuntamiento de Baztán lo establece como requisito y con la titulación del C1- y sólo en el caso de Estella se amplía ese abanico a los citados idiomas comunitarios.

Deigarria ere bada hizkuntzari eman zaion garrantzia, hain justu euskara ikastearen aldeko mezuak zabaltzen ari zirenean herri eragile, euskaltegi eta baita udaletako euskara zerbitzuen bitartez ere. Emanen luke erran nahi zuela “lasai ikasi edozein hizkuntza, lan egiteko berdin balioko baitizue”. Baina ez, ezin da hala izan (edo esan).

Gainera, ez da erabat egia, ikusi bestela oposizio deialdirako 2014ko irailaren 17ko NAOn Lizarrako Udalari dagozkion lanpostuetan zer zioen deialdiak:

Euskaraz jakitea: 1,20 puntu A-1 mailagatik; 2,40 puntu A-2 mailagatik; 3,60 puntu B-1 mailagatik; 4,80 puntu B-2 mailagatik; eta 6 puntu C-1 edo EGA mailagatik.

Ingelesez, frantsesez eta alemanez jakitea: 1,14 puntu A-1 mailagatik; 2,28 puntu A-2 mailagatik; 3,42 puntu B-1 mailagatik; 4,56 puntu B-2 mailagatik; eta 5,70 puntu C-1 mailagatik.

Ikus daitekeen bezala egunkariko artikuluak kale egiten du maila berean jartzean hizkuntza guztiak, baina tira, esan liteke funtsean egia dela. Bestalde, oposizio deialdian guztira 180 puntu daude jokoan: 100 bi test ariketatan, 50 gaitasun fisikoan eta 30 psikoteknikoan. Lizarraren kasuan ematen du beste 23,1 puntu daudela hizkuntzen ezagutzagatik. Hau da, euskarazko EGA edo C1 tituluak oposizio deialdi osoaren %2,95 dela ematen du. Ordenantzak ezartzen duen gutxieneko %6tik nabarmen behera.

Konparaziorako, 2013/11/07-an blog honetan argitaraturiko “Udaltzainen lan deialdiak eta euskara.” albistea. Gai beraren inguruan eta bestelako iritziak emanez. Interesgarria da konparatzea orduko hizkuntza eskakizuneko puntuazioa eta oraingo honetan egiten dena.

Eta horratx galdera, hau legezkoa al da?

alfredo

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s