Euskaraz Bizi Nahi lasterketak eta flash-moba Lizarran: BIDEO eta ARGAZKI-GALERIA

2014ko azaroaren 7an, ostiralarekin, Euskaraz Bizi Nahi Dut festa ospatu genuen Lizarran. Lasterketak, flash-moba, zozketak, txokolatea, musika, dantza eta oroz gaindi jai giro aparta. Horren lekuko albiste honetan topatuko dituzuen bideo-laburpena (Vimeon eta Youtuben) eta argazki galeria.

Egun erabat borobila izan genuen, eguraldia lagun, eta 320 lagunek eman zuten izena lasterketetan parte hartzeko. Aurreikuspen guztiak gainditu eta Lizarrako Koroatze Plaza bete genuen eskualdeko ehunka lagunek, euskaraz bizi nahi dugun ehunka lagunek. Arrakastaren ondorioz, tamalez, ez genuen izan kamiseta eta txokolate bero nahikorik denontzako; tamalez diot baina betozela arazo guztiak arrakastaren iturritik!

Azkenik, kamiseten salmentatik eta sarreren bitartez jasotako dirua Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluari bideratuko zaio, lasterketen sustatzaile nagusia. Bertan barnebiltzen da Euskal Herrik osoko euskalgintza.

Bideoaren akaberan erran bezala: eskerrik asko eta zorionak Lizarraldean euskaraz bizi nahi duzuen/dugun guztioi; zenbat eta euskaldunago, are eta aberatsago eginen baitugu Lizarraldea. Zorionak eta aurrera!

ARGAZKI GALERIA OSOA IKUSTEKO, KLIKATU HEMEN.

Laburpen bideoa, youtuben kasu honetan:

Azkenik, hemen 2012ko Euskaraz bizi nahi dut lasterketen argazki galeria (Lizarran) eta bideoa, 2013ko Euskaraz bizi nahi dut oztopo lasterketen argazki galeria (Oteitza).

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Argazkiak, Bideoak, EHE, Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean, Mintzakide, Multimedia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s