Abenduak 14 Tafallan, euskaraz ikasteko eskubidea: egitaraua, kafe-solasak eta prentsa oharra

Abenduak 14

Azken asteotan Euskaraz Bizi eta Ikasi herri ekimena oso lanpetua ibili da. Dozena bat baino gehiago kafe-solasaldi egin dituzte hainbat herritan (besteren tartean Lodosan, Villatuertan eta Oteitzan) egoera zein den azaltzeko; hau da, zer dakigun eta, batez ere, zer ez dakigun proposatzen den Lege aldaketarekin. Horrekin batera abenduaren 14an Tafallara deitu dute, mani-jaia egiteko eta aldarrikatzeko euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidea. Manifestaziorako deiaren prentsaurrekoa eta deialdi-bideoa ere albiste honetan dituzue.

kafe solasaldiak
(Villatuertako kafe-solasaldia)

Abenduak 14, igandea, Tafallako Foru plazan, egitaraua:

11:00etan: Euskaraz bizi nahi dugun herrion Batzarra
11:00etatik aurrera: Euskara Plazara (Foruen plazara), puzgarriak, haurrendako jolasak eta tailerrak, dantzak, txokolatada, erakusketak, Hamarratz Gunea, zanpantzarrak, Garesko munstroak, bertsolariak eta joteroak…
13:00etan: Mani-Kalejira, Harresi altuagoak erori dira, Zonifikazioarekin amaitzeko garaia da!

prentsaurrea
(Abenduaren 2ko prentsaurreko eta prentsa oharra)

Berlingo Harresia nola, Vascuencearen Legea hala! Nafarroa osoan euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidearen alde: Abenduaren 14an, denok Tafallara!

Aurtengo abenduaren 15ean, Vascuencearen Legea onartu zenaren 28. urteurrena beteko da. Aurten ere, Berlingo Harresia erori zenaren 25.urteurrena ari gara gogora ekartzen. Badirudi, altxatzen diren modu berean, harresiek, goiz ala berandu, lurrarekin berdintzea dutela helburu. Euskaraz Bizi eta Ikasi Herri Ekimenean elkartzen garen gurasoek horrela aurreikusten dugu: Berlingo Harresia erori zen bezala, Vascuencearen Legearen harresia, eroriko da ere, edo hobe esanda, botako dugu!

Azken egun hauetan, Euskarari jarri zioten horma horretan pitzadura bat zabaldu da, pitzadura txiki bat. Eragile ezberdinek egindako lanari esker, euskarazko hezkuntzaren aldeko aldarria zabaldu da “euskaraz ikasi nahi duten herrietan”, pitzadura txiki hori zabaldu dugu. Baina beti bezala, politikariak, jendartearen atzetik doaz, eta Vascuencearen Legeari aldaketa txiki bat egitera besterik ez dira ausartu, beraz, harresiak zutik dirau. Dena den, aldaketa hori, ongi etorria izango da gure herrietan, eta 28 urte hauetan diskriminatua egon den euskarari, merezi duen lekua emateko lanean jarraituko dugu.

Hori da! Lanean, elkarlanean, euskararen aldeko auzolanean jarraitzeko garaia da, ezer ez da konpondu eta!. Gure herrietan zalantza asko ditugu, baita ilusio handia ere. Hori jaso ahal izan dugu egun hauetan burutu ditugun kafe tertulietan: Lodosa, Alesbes, Oteitza, Bilatorta, Puiu, Tafalla, …

Harresi altuagoak...

Eta testuinguru honetan, abenduaren 14an Tafallan burutuko dugun batzarra eta mobilizazio eguna kokatzen ditugu:

-. Alde batetik, “euskaraz ikasi nahi dugun herrien ordezkarion batzarra” burutuko dugu, eguerdiko 11etan, Tafallako Baigorri Elkartean. Bertan, aurrean ditugun arriskuen eta aukeren azterketa egiteaz gain, ikasturte honetako matrikulazio kanpainari begira, planteamendu berezi baten zirriborroa marrazten hasiko gara. Batzar honetan parte har dezaten, Nafarroako “eremu diskriminatutako” herrietako biztanleak gonbidatu nahi ditugu, euskaraz ikasi nahi, eta uzten ez diete, herrietako biztanleak, alegia.

-. Eguerdiko 11etatik aurrera, Tafallako Foru Plazan, “Euskara Plazara” izango dugu. Bertan, gaztelu puzgarriak, txokolate jana, dantzariak, Garesko Monstruoak, Tafallako txistulariak, haurrendako tailerrak, Hamarratz, eta beste zenbait ekintza egongo dira.

-. Eta eguerdiko 1etan, kalejiran aterako gara “Berlingo harresia nola, Vascuencearen Legea hala! Gure herrietan euskaraz ikasi nahi dugu” lemapean. Giro alaitsuan eta aldarrikatzailean, Vascuencearen Legearen harresia botatzeko aukera ere izango dugu.

Bukatzeko, Euskal Herri osoko eragile zein norbanakoak gonbidatu nahi ditugu kalejira honetan parte har dezaten. 28 urte hauen ostean, aldaketa garaia delako, euskararen garaia delako, zonifikazioarekin amaitzeko garaia delako, eta euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidea dugulako… abenduaren 14an, denok Tafallara !

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s