Asteartean “Koka kola eta barea” ikuskizuna, Lizarran 19:30ean

Datorren asteartean, hilak 9 dituenean, 19:30ean “Koka Kola eta barea” ikuskizun umoretsua izanen dugu Lizarrako Maria Vicuña Gazteriaren Etxean. Bertan Ramon Agirre eta Iñazio Tolosaren gorabeherak ezagutuko ditugu gure historiako pasarte ezinbesteko baten gainean adarra jotzen: Ez Dok Amairu talde edo mugimendua.

Informazio gehiagorako, irakurri Kafe Antzokitik hartutako azalpena:

Koka Kola eta barea Ramon Agirre eta Inazio Tolosa artisten, edo Ray eta Nik pertsonaien, pasadizo berriak kontatzen dituen ikuskaria da. Sentikaria. Aurrekoan (“Xentimorik gabe”) munduan barna ibili baziren (Frantzia, goiko eta beheko Amerika, Italia…) oraingoan etxera begira jarri dira, euren ibilbidearen hasierako garaietara hain zuzen. Eta garai hartan Ez Dok Amairu sortu zen. Euskal Kantagintzaren eta Euskal Kulturaren Historian mugarri izan zen taldea edo mugimendua. Bada, inor gutxik badaki ere, Ray eta Nik (artean Ramon eta Inazio) han zebiltzan, artista handi haien artean, bileratan, entsaiotan, afaritan… Bai, bai, Mikel Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi eta enparauekin. Edo hala diote behintzat. Ez da erraza jakiten bi morroi hauek kontatutakoak zenbat duen egitik eta zenbat esajeraziotik edo gezur borobiletik. Artistek handia izaten dute imajinazioa eta asmatzeko ahalmena. Ray eta Nik-en esanetan han zeuden, hasierako Ez Dok Amairu hartan, proposamenak egiten, aholkuak ematen, abestiak edo letrak ontzen, eta zergatik ez, afaria prestatzen. Xabier Leteri bizarra uzteko esan zioten (hor hasi omen zen bere karrera arrakastatsua), Benitori ahotsa lakartzeko… Gerora mitiko bihurtu den abesti bat eurek asmatua dela aldarrikatzen dute, baina isilpean gordeko dute plajiatzailearen izena. Momentuz. Munduan bueltaka ibili ondoren euren meritua aitortua izan dadin besterik ez dute nahi eta Euskal Kantagintzaren Benetako Historia kontatzera-kantatzera datoz. Ez hori bakarrik. Ez Dok Amairu berpiztera ere bai. Lortuko ote dute?

Koka kola eta barea

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s