Lizarraldea Telebista jaio da

L Telebista

Urte berriarekin batera Lizarraldea Telebista jaio da. Online emisioa izanen du eta, oro har, “bideoak 1-3 minutu bitarteko albisteak eta 8-15 minutu bitarteko erreportaje luzeak dira” eta hauetan Lizarraldeko albisteak, erreportajeak eta gaiak jorratuko dira. Azken urte hauetan eskualde gehienetan tokiko telebistak biderkatzen aritu dira eta azkenetakoak izan gara Lizarraldean horrelako ekimena jorratzen. Eskualdeko telebista honen eredu izan genezake Aranguren Televisión.

Eta zer esan euskararen erabilerari buruz? Momentuz bideo gehienak musika eta hotsez beteta izan arren ez dute ia ahotsik, hortaz alde honetatik ezin aurreratu zer nolako hizkuntza irizpide jarraituko den. Webgunearen testu finkoak oro har ele-bi dira nahiz eta gaztelaniari lehentasuna ematen zaion eta, momentuz, sare sozialen edukiak nagusiki gaztelaniaz daude. Etorkizunari begira, honakoa azaltzen du Telebistak berak: “Telebistak erabiltzen dituen hizkuntzak gaztelera eta euskara dira (Lizarraldeko euskaldunen kopuruaren arabera, biztanle guztien %15-20a) eta euskararen erabilera sustatu nahian“.

Nola! Oraindik ez duzuela jo Lizarraldea Telebistaren webgunera? Klikatu ba! Facebook-en, Twitterren eta Youtuben ere topatuko ditugu. Animo abentura berri honekin!


Tierra Estella telebista

Hemen duzue bestalde Lizarraldea Telebista webgunean bertan egiten den telebistaren aurkezpenaren zati bat:

LIZARRALDEA TELEBISTA, zonaldeko herrien ikus-entzunezko albiste eta erreportajeak biltzen dituen telebista da, sarean eta nahieran. Ikusleak ere igorle lana egiteko aukera duen proiektu parte hartzailea. Lizarraldean egiten diren ekintzen zabaltze tresna da: kultura, kirolak, ekintza sozialak… telebistaren helburuak izanik:

(1)Turismoaren sustapena: Arkitektura, Gastronomia, Festak, Natura eremuak… (2)Elkarte eta kolektiboen ekintzei oihartzuna emateko gunea (3)Lizarraldeko enpresa eta ekimen pribatuen publizitate tresna: Aisialdia, Merkataritza, Zerbitzuak etab.

Honen eragin eremua honakoa litzateke: Estella-Lizarra, San Adrian, Viana, Azagra, Mendavia, Andosilla, Aiegi, Lerin, Sartaguda, Sesma, Los Arcos, Villatuerta, Cárcar, Arroitz, Allo, Oteitza eta ondoko ibarretako herri guztiak: Allin, Metauten, Deierri, Ameskoa, Gesalatz, Santesteban, Valdega, La Berrueza eta Lana.

Tierra Estella telebista

Bideoen ezaugarriak aldiz, honakoak ditugu:

Bideoak 1-3 minutu bitarteko albisteak eta 8-15 minutu bitarteko erreportaje luzeak dira HD-n eta internet bidez edozein leku eta momentutan ikus daitezkeenak. Web orrialdeaz aparte, youtube kanal bat du telebistak eta aurkeztutako bideo berriak, Facebook eta Twitter sare sozialen bidez hedatuko dira.

Telebistak erabiltzen dituen hizkuntzak gaztelera eta euskara dira (Lizarraldeko euskaldun kopuruen arabera, biztanle guztien %15-20a) eta euskararen erabilera sustatu nahian. Turismoari begira sortzen diren erreportaje luze batzuetan, ingelesezko eta frantsesezko azpitituluak erabiliko ditugu salbuespen gisa.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s