Aurre-matrikulazio kanpaina, Bilatortako saiakera eta matrikulatze kanpainak

Aste honetan eskoletako aurre-matrikulazio kanpaina egiten ari da, eta jakingo duzuenez, eskola askotan ez da euskarazko murgiltze eredua eskaintzen. Gure eskualdean kasu, hamarnaka eskola daude, eta D eredua ikastola kooperatibistetan (Lizarra, Viana eta Lodosa) eta Lizarra zein Garesko eskola publikoetan soilik eskaintzen da euskarazko murgiltze eredua. Beste zenbait udalerritan ere ari dira saiakera egiten D eredua modu batean edo bestean eskaintzeko edo euskara orduak handitzeko.

Herri haietan non bertako ala ondoko eskoletan ez den D eredua eskaintzen, hainbat aukera daude. Hala, Bilatortan adibidez instantzia eredua prestatu dute D ereduaren alde daudenek sinatutako agiriak jaso ahal izateko. Herriko eskolaren bidez, norberak Hezkuntza Departamentura ere bidal dezake, eta eskari hau publikoa egiteko helburuarekin: adibidez, Bilatortan, 8 haur D ereduan izena emateko prest. 3, 4, 5 eta 6 urteko haurren gurasoengana jotzea da helburu (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1.go maila).

Datorren ikasturteari begira, irailean hasiko lirateke, abenduaren 14an Vascuencearen Legearen 29. urteurrena izango dugula kontuan hartuz, herriz herri, eskolaz eskola, D ereduko lerroak ahalik eta eskola gehienetan zabaltzeko helburuarekin.


Landa eskoletan egiten ari den saikerarekin batera, ez ahaztu egun euskara eskaintzen ari diren eskolen matrikulazio kanpainak, urtetako esperientzia dute lan honetan:

Lizarra Ikastola:
Lizarra Ikastola

D eredu publikoen bideoa:

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s