Larunbatean bertso-jazz bazkaria Garesen eta bertsolaritza txapelketako final laurdenak Lizarran

Bertso-plana

Asteburu hau bertso-bete-hots datorkigu gurean. Garesen bat-batekotasunaren bi izanen ditugu: bertsoa eta jazz-a. Biak ala biak bertsojazz bazkarian batuko zaizkigu. Ekitaldia 13:30ean abiatuko da bertso-gaita poteoarekin eta ondotik Gomazin elkartean eginen da bazkaria 14:30 aldera. Bazkarirako txartelak salgai daude 13 eurotan Very eta Zenon tabernetan, euskaltegian eta udaletxean. Bazkarirako txartelak osteguna bitarte salgai. Aukera aparta fusioaz gozatzeko!

Bazkariak fusioa badakarkigu arratsaldeak txapelketa, Nafarroako Bertsolaritza txapelketako final laurdenak Lizarran ospatuko baitira, 17:30ean Lizarrako Maria Vicuña Gaztelekuan. Sarrerak eskuragarri dituzu egunean bertan edo Lizarrako euskaltegian. Lehiatuko diren bertsolariak ezagutu nahi?


Lehiakideak

BERTSOLARIEK EGIN BEHARREKO LANA:

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.

Kartzelako lana:

Banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian.

Banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian.

bannerra

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s