24h euskaraz Lizarran, martxoak 7: Egitaraua eta Mintzodromoetan hizketa gaiak proposatzeko momentua.

24h euskaraz

Ezetz! Baietz! Ezetz! Baietz euskaraz egin egun osoan, non eta gure herrian!

Erronka, desafio, aupada norberari eta Lizarrari, egun osoko egitaraua ongi pasatzeko, gozatzeko, emozionatzeko eta erakusteko gai garela. Martxoaren 7an erronka handia dugu Lizarraldeko euskaldunok: 24h euskaraz ematea. Gai izanen gara?

24h euskaraz

Jardueretako bat goizeko bi mintzodromoak izanen ditugu. Gogoratzen duzue 2013an Bilatortan egin Mintzodromoa? (ikusi argazki galeria 1 eta beste argazki galeria) Bada, errepikatuko dugu, baina Golem-eko kafetegian. Mintzodromorako gaiak proposatu behar dira, proposatu ostirala bitarte! Ostiralean argitaratuko ditut, 2013an bezala, eta bozkatu ahalko dituzue 4/5 interesgarrienak

Hemen atzo bertan, astelehena, mintza-talde batean Mintzodromoetarako proposatutako hizketa gaiak:

Denboraren makina: ze garai historiko ezagutu nahiko zenuke? Atzera joan ahalko bazina ze gertakari bizi nahiko zenuke? Zure denbora-bidaia oporrak non eman nahiko zenituzke? Eta aukera bazenu pertsonaia historiko batekin hitz egiteko, norekin izanen zen?

Gozoa ala gazia? Ona ala txarra? Zuria ala beltza? Ba al da lekurik grisarentzako gaur egun?

Ba al dugu umorerik euskaldunok? Eta txisteak kontatzen al dakigu? Ausartu eta kontatu bat.

Bizitzan zerk ematen dizu poza? Zerk egiten zaitu zoriontsu? Ba al dago formula magikorik zoriontasunerako, zer osagai ditu?

Eta zuek? Zein mintza gai nahiko zenituzkete? Proposatu: lizarbeibarmintza@gmail.com

Mintzodromorako lekua
(Mintzodromorako lekua – Laura Azconaren argazkia)

Azkenik, bazkariko txartelak eta euskaraz bizi nahi dut pinak eskuragai daude jada AEKn, Inon, Ikastolan, Berrin eta Ametsan. 10€ helduak, 6€ haur eta langabetuak.

Dinoterma

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s