Bideoa-laburra: Bilatorta eta ondoko herrietako gurasoek euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzen.

Bilatortako eta Oteitzako gurasoak joan den ostiralean elkartu ziren Arandigoien (Deierri) eta Bilatortaren arteko mugan. Bertan salatu nahi izan zuten bizilekuaren arabera eskubide ezberdinak dituztela herritarrek eta, bereziki, haur eta gurasoek.

Arandigoien Eremu Mistoan kokatuta dagoen herria da eta, hortaz, zenbait eskubide aitortzen zaizkie, haien artean eskola publikoan D eredua izatearen eskubidea. Bilatorta eta Oteitza aldiz, Eremu Diskriminatua delakoan bizi dira, eta hortaz haien herrietako eskoletan ez zaie utzi D eredua eskaintzen eta, D eredu gertuenekoetara joateko (Lizarrako Remontival ikastetxe publikoa eta Lizarra Ikastola) ez dute bermaturik garraio publikoa.

Eskubide falta horrek eragina izan du aurtengo aurrematrikulazio kanpainan, horrela jaso dute haien albisteetan, besteak beste, Berria egunkariak:

Eremu ez-euskalduneko gurasoak hasi dira D ereduan izena ematen” eta “Villatuertako 11 haurren gurasoek jada eskatu dute D eredua herriko eskolan” albisteetan

eta Diario de Noticiasek:

Familias de Abárzuza piden poder matricular a sus hijos en el modelo D” eta “Padres de la comarca reivindican el modelo D para sus hijos en sus escuelas rurales” albisteetan.

Aurrera gure herriak! Villatuerta, Oteitza, Abartzuza, Lezaun, Ameskoa… lurra mugitzen ari da, lurrikara batzuentzat lur-aukera guretzat!

Bideoaren bertsio elebia:

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s