Bideoa, Lizarratik ap25aNAHItasuna-ra deituz

Joan den ostiralean, apirilak 17, ehun lagun pasatxo elkartu ginen euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko eta datorren larunbaterako deialdia egiteko: apirilak 25ean Iruñeko Anaitasunan dugu hitzordua arratsaldeko 18:30ean. Horren aurretik, asteazken honetan 19:30ean zine-foruma izanen dugu, Euskararen Gutxienekoak dokumental laburrarekin.

Bestetik, larunbatean, ekitaldia baino lehen, hainbat ekimen izanen dira: Ezkabara igoera eta bertso-bazkaria kasu. Bestetik, eguerdiko 12:00etan Iruñeako antzerki eskolan “Euriaren Esperoan” antzezlana estreinatuko dugu Xabi Lopez lizarratarrak. Hara joatekoak gara hainbat.


Argazkia

Lizarrako agerraldia 18:00ak aldera abiatu zen eta ordu erdiz luzatu. Aurrena, musikak lagunduta zubira igo eta “Euskaraz bizi nahi dut” pankarta erraldoiak lagunduta deialdiaren mezua irakurri genuen aldi berean datozen egunetako agenda iragarriz. Horrekin batera, erronka txiki bi proposatu genizkien parte hartzaileei, bata euskaraz bizi nahi dut hondartza-baloiak, puzgarriak, zabaldu genituen eta ea zenbat kolpe eman ahal zieten airean lurrera (edo uretara erori gabe). Erran beharra dago biktima bakarra izan zela eta lau baloitik hiruk atera ahal izan zutela onik.

aurpegi alaiak
aurpegi alaiak, ikara, urduritasuna… emozioa azken finean

Bigarren erronka izan genuen “euskararen horma” eraikitzea. Hau da, norberak zer duen horma euskararekin, zerk zailtzen dio euskaraz egitea. Horretarako “adreiluak” banatu genituen (kolorezko paperak) eta erditik tolestuta horma eraiki genuen… horman zulo bat zegoela, asmoa baitzen adieraztea traba horiek, norberak ditugunak (edo sozialak direnak) gainditzeko prest geundela eta euskararen mundura igarotzea.

Hemen dituzue paratutako esaldi batzuk, aurrenak eskubideak, debekuak eta kontrako jarrerak adierazi zituzten hainbatek:

Nafar gobernuak euskararekiko duen errespetu falta
Euskaldunok ez izatea estatu libre bat
Ikasketa graduak ezin egitea euskaraz
Helduok, ikasteko dirulaguntza eskasa dela, harresi bat da
Normalizazio politikak erabakitzeko ahalmena ez izatea
Begoña [Lizarrako Alkateagatik ote?]

hutsikbete

Bestetik ohiturak, ingurunea…

Ez dakit asko, eta hitz egin oso zaila da
Ohitura
Euskera edonon egiteko ausardia eskatzen dut
Oinordean jasotako errutinak, ohiturak eta arau sozialak
Gaztetxean euskaraz ez egitea

Eta, ederrenak, haurrek idatzitakoak (originalean bezala idatziak), haien ezinegonak… irakur itzazue esaldiok deskubritzeko zer “naiko” luketen:

Amatxik ez daki euskara
La patrulla canina euskaraz egotea nahi dut
Nire etxean dena euskaraz bai
Naiko nuke nire iseba euskeras itxegitea
Naiko nuke nafarro guztiak hitz egitea
Naiko nuke mundua gustia euskara isatea
Amonari euzkaraz erakutzibear diot
Nahiko nuke ikastola gustietan euskeraz hitz egitea
Euskara mundu osoan zear egotea nahi nuke
Lizarran euskera gehiago entzutea
Naiko nuke erdera dakitenek euskera ikastea eta orrela famili guztietan euskera ikasiko dugu.
Txinan euskaras eta Bilatortan ere
Nahiko nuke nire lagunen aiton-amonak eta gurasoak euskaraz hitz egitea
Euskara askoz gehiago erabiliko dut
Naiko nuke nire lagunekin euskaraz itzegitea
Amorrua ematen dit euskera ez dakite ez ikastea eta ninaidut ikastea
Naiko nuke nire lagunak es dute euskaraz itxegiten

horma

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s