Euskara plazara: goi mailako kirol prentsaurrekoak (Garitano, Agné, Guardiola, Nadal) eta TELP tailerra Garesen

Jada jakinen duzuenez Gaizka Garitano Eibarren entrenatzaile dabil eta igandean 2-0 galdu zuten Almerian. Ondoren, prentsaurrekoan, ETB-ko kazetariak egindako euskarazko galderari euskaraz erantzun zion eta nonbait kazetariren bati ez zitzaion gustatu.

Euskaraz egin nahi dugu baina beldur gara jaso ditzakegun erantzunekin, lotsa, samina, koherente izan nahi duzu pentsatzen dugunarekin eta tresnak falta zaizkigu? Nola maneiatu egoera hauek, nola sentitu eroso nonahi eta noiznahi euskaraz? Besteak beste horrelako tresnak eskaintzeko sortu ziren TELP tailerrak. Gure inguruan maiatzaren 22-23an izanen dugu halako bat, Garesen. Hemen duzue TELP tailerrean izena emateko informazioa, aste honetan egin behar, plaza mugatuak dira eta jada 15 lagunek eman dugu izena.

Hain zuzen ere TELP tailerren emaleek, haien blog erabat interesgarrian, Gaizkari honen jarreragatik eskerrak ematearekin batera, honakoa gehitzen dute: “Era berean, txalogarria Almeriako prentsa arduradunaren jokaera errespetua eskatuz eta ETBko kazetariarena bigarrenean ere euskaraz galdetzeagatik. Hirurei mila esker eta segi horrela.

TELP tailerra

Gaurko Berrian erreportaje zeharo interesgarria topa dezakegu “Planto intolerantziari” eta bertan euskarak prentsaurrekoan azken hamarkadotan izandako ibileraz hitz egin digu Joxe Mari Apaolazak, Euskadi Irratiko kazetariak: «80eko hamarkadan, ez zen euskaraz galderarik egiten prentsaurrekoetan, nahiz eta hitz egiten ari zena euskalduna izan.

Prentsaurrekoa amaitu arte itxaroten genuen, eta harengana hurbildu, eta mesedez eskatzen genion. Euskarak ez zuen ikusgarritasunik». Poliki-poliki baina «Lekurik ez edukitzetik gaztelaniarekin tartea partekatzera pasatu zen. Lehenbizi, gaztelaniaz egiten ziren galderak, eta gero euskaraz. Orduan zer pasatzen zen? Bada, gaztelaniazko adierazpenak nahi zituzten kazetariek alde egiten zutela prentsaurrekoa amaitu aurretik. Horregatik erabaki zen gero euskarazko galderak egitea lehenbizi eta gaztelaniazkoak gero. Horrela egiten da orain prentsaurrekoetan, betiere protagonista euskalduna baldin bada».

Raul Agné, Girona taldeko entrenatzaile zela ere prentsaurrekotik alde egin zuen

Gaur gaurkoz Garitanoren, kazetariaren eta prentsa arduradunaren jarrerak txalogarriak izan badira, ez zen gauza bera gertatu Iruñean orain lau urte: “Izkok euskarazko erantzunak itzultzeko eskatu zion Mendilibarri aurkezpenean“.

Euskal kirolari eta entrenatzaileak alde batera utzita, bestelako adibideak ere topa ditzakegu youtuben. Katalan hiztunek protagonizatutakoak gehien bat. Hona hemen Ara egunkari digitalean topatutako batzuk:

Guardiola katalanez galdetzea nahiago duela esanez, UEFAk katalanez ez galdetzeko errana zion Catalunya Radioko kazetariari

Baina ez zaigu bakarrik euskaldun edo katalanei gertatzen, ingelesak gaztelaniaren espazioak kolonizatzen ditu ere. Ikusi bestela Rafa Nadal tenislariari Txilen gertatutakoa:

Eta Guardiola bigarrenez, eredugarri, Alemanian:

Bayern Munich taldearen entrenatzaile berria zelarik, bere burua aurkezteko prentsaurrekoan, bost hizkuntza erabili zituen Pep-ek. Ordurako New York-en ibilia zen egunean 4 orduz alemaniera ikasten eta Munich-en egindako aurkezpenean maila altuan erabili zuen, prentsaurrekoa osoan zehar, katalanez, italieraz eta gaztelaniaz galdetu ziotenean izan ezik, hizkuntza hauetan erantzun baitzuen. Alemaniarrek eskertu zuten entrenatzailearen ahalegina eta hango prentsan oihartzuna izan zuen.

Pep-ek egindako ahalegina hobe ulertzeko, hemen duzue prentsaurrekoa eta nola egiten dien aurre zailtasunei. Nola laguntzen dioten hitzak falta zaizkionean (bideoaren 3:49-n adibidez), edo nola aurrena galdera ulertzen saiatzen hasten den eta galdera konplikatuegia egiten zaionean nola hartzen dituen kaskoak itzultzailearen laguntza probesteko (bideoaren 3:00-n adibidez), baina beti ere bere kabuz ulertzeko saiakera eginda aurretik eta, erantzuteko garaian, itzultzailerik gabe: “Fascinats per l’alemany de Guardiola“.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s