Nork ez du Erpurutxoren ipuina ezagutzen? Aitor Fernandino eta Peio Arnaez-ek antzeztua, ipuin klasiko hau birsortuko dute guretzako. Aurten ere “Antzerkia Eskolan” ekitaldiaren edizio berria eskainiko du Lizarrako Udalak Euskara Zerbitzuaren bitartez. Emanaldia 7 eta 11 urte bitarteko haur eta familiei bideratua dago, Lehen Hezkuntzako haurrei hain zuzen ere.
Paraiso Antzerkiaren hitzak hartuz: “Nor ez da basoan galdu eta bakarrik gelditzearen beldur izan? Nork ez du etxera itzultzeko harritxo zurien arrastoa inoiz irudikatu? Eta txoriek jan eta desagertzen den ogi-apurren arrastoa? Nor ez da ogro maltzurraren beldur izan?“. Ondotik gehitzeko, “Inuzentekeria ukitua duen unibertso fantastiko hori birsortuko dute aita batek eta aitona batek, oso egun berezi baten bezperan“. Informazio gehiago, Paraiso Antzerkian.