“Bitsa eskuetan”: poemak eta musika astelehenean Lizarrako liburutegian

Meabe eta Ibazeta

Datorren astelehenean, maiatzak 18, Errota emanaldi berria izanen dugu Lizarran, 19:30ean liburutegi publikoan. Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra gurera etorriko da “Bitsa eskuetan” bere liburutik hainbat poema irakurtzera. Eginkizun horretan herrikide den Ibone Ibazeta saxofoi-jolearen laguntza izanen du.

Oso ezaguna da Miren Agur Meabe idazlea. Bere obra poesian eta haur eta gazte literaturan garatu du gehien bat. Euskadiko Haur eta Gazte Literatura Saria hainbat urtez irabazitakoa da eta baita 2011n Espainiako Kritika Saria ere “Bitsa eskuetan” liburuagatik, hain zuzen ere. Bere hitzetan, bizitza etengabeko aldaketa da. Aldaketa eta galera. 2010ean idatzitako liburu hau “galerei buruzkoa da”. Eta bitsa da horren adierazlea.

Miren Agur Meabek Ibone Ibazeta musikariarekin batera eskainiko du emanaldia. Saxofoi-jole gazte hau “The Soul Stompers” eta “Lekitto Band” taldeetako partaidea da.

Ez “galdu” aukera, ziur baikaude galera baino guretzat “irabazia” izanen dela.

IGO kanpaina, Lizarrako liburutegian gomendioak erakusgai:

IGO liburutegian

Emanaldi hau Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainarekin uztartuta dago, IGOrekin. Oroitu ekaina bukatu arteko epea duzula liburuan liburu bat maileguan hartu eta beherapen txartela eskuratzeko. Bazkideendako eta mintzakideendako pagotxa: % 50eko beherapena! Animatu zaitez!

Hemen arduradunak Diario de Noticiasen gehigarrian argitaratutako artikulua.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s