Maiatzak 30, euskararen eguna Abartzuzan. Egitaraua eta dantza-kolektiboa

Egitaraua

Datorren maiatzaren 30ean, larunbata, Irriherri euskara elkarteak euskararen eguna antolatu du. Urte asko dira Irantzu Mankomunitateko udalerrietan ospatzen dela jai hau eta aurten Abartzuzari egokitu zaio egitea.

Urteetako esperientziak erraztu eginen zien egitarau benetan oparoa antolatzen, 11:00etan aurresku batek emanen dio hasiera egunari eta berehala, 11:30ean, pintxo-potea izanen dugu. Bitartean, eta goizean zehar, Artisauak izanen ditugu Zugarrondo plazan eta anberria txaranga, puzgarriak eta umeentzako ekintzak pilotalekuan. Pixka bat beranduago, 13:00etan, Larragako zanpantzarrak.

Eguerdi partean, 14:30ean, herri bazkaria izanen dugu. Txartelak salgai Oteitzako, Villatuertako eta Abartzuzako Rural Kutxetan eta Lizarrako Euskaltegian maiatzaren 13tik 28ra, osteguna. Helduak 12 euro eta haurrak 10.

Bazkalostea eta gero, 16:30ean, dantza emanaldia izanen dugu eta segidan AEK bekaren zozketa eta gaztaren irabazlea iragarriko dira. Ondotik, 17:00etan herrien arteko herri kirolak izanen ditugu eta 18:30ean batukada. Zortzietako bingoak giroa baretu badezake ere, 20:30etik aurrerako bokatek eta, batez ere, gaueko kontzertuek (Irrikan, Hesian eta DJ Raizti), giroa bero-bero jarriko dute. Egun pasa ederra Abartzuzako herrian, animatzen?

Abartzuzako eskolako haurrek, 2015eko Euskararen egunerako, flashmoba prestatu dute. Musika: “Euskaraz egin dezagun bidea”, TRIKIDANTZ (Euskaraz bizi eta ikasi nahi dut). Entsaiatu koreografia eta dantzaldi ederra eginen dugu denon artean euskararen egunean!

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Irriherri atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s