Udal hauteskundeak Lizarran. Eta alderdiek euskararekin zer?

Hauteskundeak Lizarran

Igandean Foru hauteskundeekin batera udaletakoak izanen ditugu. Lizarran adibidez sei hautagaitza aurkeztu dira: UPN, EH Bildu, PSN, Geroa Bai, PP eta Ahora-Orain. Udalak zer esan nabaria izan du azken lau urteotan euskararen inguruan: euskararen ordenantza, hizkuntza paisaia, hezkuntza ereduak…

hauteskundeak

Hori dela eta aztertu nahi izan dugu, labur eta sinple, zer proposatzen duten eta nola proposatzen duten. Zer proposatzen duten ikusteko kalean edota postontzietan banatu duten informazioari so egin diogu. Ez ditugu aztertu hauteskunde programa osoak, PSN-k eta EH Bildurenak kasu. Bestalde, esatea ez dugula PPren eskuorria jaso. Beraz, eta laburbilduz, honakoa litzateke alderdiek diotena euskararen inguruan:

UPN-k ez du euskara behin ere aipatzen banatu duten eskuorrian, baina zeharkako bi aipuk harremana dute haien hizkuntza politikarekin:

“Introducir inglés en la Escuela Municipal Arieta.”
“Rehabilitación de los Juzgados y del edificio de la Estación de Autobuses con la llegada de un centro asociado a la UNED y de la escuela oficial de idiomas”

EH Bilduk atal berezitua eskaintzen dio euskara eta kulturari eta bertan honela dio:

“Kulturaz hitz egitean, euskara dugu lehentasun. EH Bilduk legealdi honetan bultzatutako Euskararen Ordenantza betearazteko lanean jarraituko dugu, pauso zehatzak ematen Lizarrako euskaldunon eskubideak defendatzeko.”

“Hezkuntzan ere, lan egingo dugu Udalak kudeatzen dituen ikastetxeetan (Arieta haur eskola, Almudi, Julian Romano Musika Eskola) euskaraz ikasi ahal izateko; lizarratarron eskubidea delako eta kalitatezko hezkuntzaren ezinbesteko ezaugarria delako euskara ere eskaintzea.”

PSN-k ez du zuzenean ezer esaten, are gehiago, euskara hitza ez da haien programan ageri. Zeharkako aipamen gisa uler daitekeen bakarra honakoa dugu:

“Construcción de un nuevo centro para infantil y primaria y centro de idiomas.”

Gero Baik bi eskuorri banatu ditu, bata postontzietan eta bestea, handiagoa, kalean. Postontzietan banatutakoak ez du euskararen inguruko aipamenik baina bai ordea kalean banatutakoak, bertan honela dio:

“Geroa Baik helduen euskalduntzea sustatzeko partidak modu garrantzitsuan handitzea lortu du, horretarako udal bekak ezarriz.”

Ahora-Orainek kalean banatu duen eskuorri zabalean bi aipamen topa ditzakegu:

“Euskararen erabilera normalitzatzea eta Udal Ordenantza aplikatzea.” (euskararena)
“Lan egitea Hizkuntza Eskola martxan jartzeko.”

hauteskundeak

Hori agintzen dutenaren inguruan, baina eta nola esan dute? Oro har esan liteke hiru hizkuntza politika nagusi jarraitu direla. Geroa Baik eta Ahora-Orainek batez ere elebitasuna hobetsi dute. Hau da, testu osoa (edo ia osoa) bi hizkuntzetan paratu dute, nahiz eta gaztelania nagusi izan (gaztelania beti aurretik).

EH Bilduk aldiz, bi hizkuntza politika jarraitu ditu kalean zein postontzietan banatu dituen bi dokumentu nagusietan. Triptikoan elebitasun orekatua jarraitu du eta 12 orrialdeko aldizkaritxoan aldiz, “hizkuntza nahasketa”: 5 orrialdetan testu bera elebiz (batzuetan euskara nagusi besteetan gaztelania), 3 orrialdetan testu nagusia gaztelaniaz eta laburpena euskaraz, 2 orrialdetan testu nagusia euskaraz eta laburpena gaztelaniaz. Azkenik, aldizkariaren azalean euskara nagusi eta azken orrialdea berriz, ia erabat gaztelaniaz (hautagaien zerrenda).

UPNren eta PSNren kasuan aldiz, gaztelania hutsez banatu dute informazioa. Ezberdintasun bakarra genuke PSN-k “Estella-Lizarra” izendatzen duela Ega ondoko hiria eta UPN-k “Estella” soilik.

hauteskundeak

Azkenik, hauteskundeen lehiak internetera salto egin du Lizarran ere. Horretarako hainbat tresna darabilte alderdiek baina gaurkoan hemen haietako batean pausatuko gara: twitter. Lizarrako lau hautagaitzek badute twitter kontua, bertan PSN dugu beteranoena 2012an sortu baitzuen kontua, Geroa Bai hurrena 2014ko irailean sortu baitzuen eta azkenak Ahora-Orain eta EH Bildu, 2015eko apirilean biek. Bertan darabilten hizkuntza politika aztertzeko, apirilaren 27tik maiatzaren 21era egindako txioak aztertu dira.

Aktiboena PSN izan da, 80 txiorekin, jarraian ditugu EH Bildu 43 txiorekin eta Geroa Bai 31 txiorekin. Azkenik, Ahora-Orainek 12 txio besterik ez ditu egin. Hauetan izan den hizkuntza erabilera aztertzerako garaian bi txio motatan sailkatu ditugu: euskaraz (edo elebitasun orekatua zutenak) eta nagusiki erdaraz zeudenak. Oharra: ez ditugu kontutan hartu testurik ez zuten txioak, EH Bildun 2 eta Ahora-Orainen 5.

txioak Lizarran

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s