Euskaraz Bizi eta Ikasi bigarren musika bilduma salgai Lizarran eta Garesen 5€

CDak

Iaz, 2014an, Tortotxiki fundazioak Euskaraz Bizi eta Ikasi herri ekimenaren laguntzarekin musika CD bat sortu zuen. Bertako musika taldeek, batzuk ezagunak besteak ez hainbeste, abesti bana ondu zuten musikari ezagunen laguntzarekin. 2014ko CD horren helburua anizkoitza zen, batetik euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidearen mezua Nafarroa osora zabaltzea, bestetik bertako musika taldeei erakusleiho bat eskaintzea, eta azkenik, euskararen erabilera sustatzea.

Iazko emaitzarekin gustura geratu eta gero, aurten errepikatzea deliberatu da. Horrela, hemendik eta abuztuaren amaiera bitarte bigarren CD-a eskuragarri izanen duzue hamaika lekutan, besteak beste: parte hartu duten musika taldeak, Garesko Udaletxean, Tortotxiki fundazioan, Lizarraldeko eta Izarbeibarko Mintzakiden, eta Lizarrako Ametsa zein Katxetas tabernetan.

CD-a 5 eurotan salduko da, gastuak estali behar baitira (8.000 euroren bueltan dabiltza) eta abuztuaren amaieran espero da Diario de Noticias de Navarrarekin banatzea prezio erdian, helburua baita ere mezua ahalik eta gehien zabaltzea.


Hemen dituzue musika taldeak, hauen laguntzaileak eta abestien izenak:
abestiak

18 talde, 20 abesti, eta 15 laguntzaile, musika bilduma ederra benetan. Bestalde, musika bilduma hau laguntzeko, aurrekoan bezala, libreto bat diseinatu da hainbat mezurekin: Abartzuzako eskolako guraso eta haurrak D eredua eskatuz, Euskal Herria Irratia, hizkuntza paisaia… Tamalez ezin izan dira hogei abestien hitzak jarri, beraz, Tortotxikiren webgunean dituzue eskuragarri abestien hitzak. Eta hemen CDa laguntzen duen libretoaren irudiak:

Denok euskara eskatu arren, D eredurik ez Abartzuzako eskolan?
Abartzuza

Eskolan euskaraz ikasteko herritik atera behar direnak laguntzarik ez; Euskal Herria Irratia 27 urte airean eta lizentziarik ez
Garraioa

Kolorezko Nafarroa
aniztasuna

Hainbertze eskatzea ote da?
azala eta kontrazala

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s