Lizarrako jaietan Bota Peñaren egitaraua eta abestia

Bota Peña

Lizarrako jaiak ate joka ditugu eta egitarau ezberdinak aurkeztu ditugu jada, besteak beste Txosnak eta Kotarro aldizkariarena. Gaurkoan Bota Peñaren egitaraua eskaintzen dugu, gogoratu Santiago Plazan izanen dela aurten Botaren txosna eta honen egitaraua Ikastola eta Garean euskara elkartearenarekin bateragarria izanen dela (biek ala biek Santiago plazan dute hainbat ekitaldi ere). Egitarauan, besteak beste, ondokoa eskaintzen du Botak:

Uztailak 31, ortzirala
13:30 Bermuta La Botaren Txosnan, Santiago plazan.
15.00 Herri-bazkaria Santiago plazan (txartelak lokalean aurrez erosi).

Abuztuak 1, larunbata
13:00 Bermuta La Botaren txosnan.

Abuztuak 2, igandea
13:00 BERTSO-BERMUTA Julen Zulaika eta Felipe Zelaieta bertsolariekin. Santiago plazan.

Abuztuak 4, asteartea
14:30 Herri-bazkaria lokalean (bazkide eguna) (txartelak lokalean aurrez erosi)

Abuztuak 5, asteazkena
12.30 HERRI KIROLAK erakustaldia Foru enparantzan.
18.00 Gazteentzako eta horren gazteak ez direnentzako Ur-zezena Santiago plazan.
00.00 Kontzertua Santiago Plazan: La Mala Pékora eta Ingravitö

Abuztuak 6, osteguna
22:00 Jaien amaierako afaria Santiago plazan (galde ezazu gure lokalean).

Botaren abestiaren bideoa
(Botaren “Ilusioz ta gogoz” abestiaren bideoa)

Berritasunen artean aurten abesti bat aurkeztu du Botak: “Ilusioz ta gogoz”. Peñaren lokala erosi eta gero berau berritzen ari dira goitik behera herriko eragileei toki bat eskaintzeko asmoz eta abestian bazkide egitera animatzen dute jendea. Sarrera 1000 euroko da eta ondotik 20 euro hilean izanen lirateke. Hemen duzue abestia entzungai, hemen abestiaren bideoa eta hemen honen hitzak:

Ator txuri berdea
nork ez du ezagun
antzinatik La Bota
Peñan pila lagun
jaietaz gain gehiago
nahi dugu gaur egun
urte osoan zehar
egon eta jardun
lokal berria egin
ta lortu dezagun (Ber)

Ilusioz ta gogoz
gaude ze arraio!
Ez ginen itzalita
bizitzeko jaio

Krisi ekonomiko
sozio-kulturala
bakoitzak egiten du
bere egin ahala
baina Lizarra dago
tristea bezala
La Bota izan leike
hortan printzipala
kultur gune izaten
jarraitu dezala (Ber)

Ilusioz ta gogoz
gaude ze arraio!
Ez ginen itzalita
bizitzeko jaio

Eta hemen “Ilusioz ta gogoz”-en sortzaileak:

Iñaki Ainzua; musikaren egilea eta bateria
Paula Rifaterra; ahotsa
Pantxo Coiro; ahotsak saxo eta kitarra
Julen Arbizu, trompeta
Iker Txasko; panderoa
Andres Jimenez; grabaketa
Mikel Pinillos; hitzak.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s