Euskara ikasle eta udalekuetarako diru laguntza deialdiak: Lizarra, Gares, Bilatorta, Deierri, Abartzuza…

(Nafarroako Toki Entitateen helduen euskalduntzerako kanpainaren bideoa)

Hainbat herritan diru laguntza deialdiak topa daitezke bai helduen euskalduntzerako (Lizarra, Gares, Deierri, Bilatorta eta Abartzuza) eta baita euskarazko udalekuengatik (Lizarra eta Gares). Hemen topatuko duzue aurkitu ditugun diru laguntza deialdiak edo hauen gaineko informazioa.

Udalekuetarako bekak

Udalekuetan parte hartzeagatik Gares zein Lizarrako udalek diruz laguntzen dute. Garesen irailaren 15etik 30era aurkeztu behar dira eskabideak, hemen Garesko deialdia. Lizarrako aldiz iraila osoan zehar aurkeztu daitezke eskabideak, hemen Lizarrako deialdiaren ezaugarriak.

helduen euskalduntzea

Helduen euskalduntzerako diru laguntzak berriz herri gehiagotan topa daitezke. Horrela, Garesen irailaren 15etik 30era eskatu ahal izanen dira eta, nahiz eta oinarriak oraindik ez diren argitaratu hemen dituzue Garesko aurreko deialdiak. Lizarran aldiz, irail osoan zehar aurkeztu daitezke eskabideak, hemen duzue Lizarrako diru laguntza deialdia.

Deierriko udalean 2013ko ordenantzan ezarritakoaren arabera eska daitezke laguntzak, baita Abartzuzan ere “Udal ordenantza, Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituena“. Bi kasu honetan eskabideak urriaren 31ra arte egin daitezke.

Bilatortan ere ematen du badagoela diru laguntza eskatzea, 2005eko NAOko “Kultura, kirol, irakaskuntza, gazteria, gizarte eta aisiarako diru laguntzak arautzen dituen ordenantza” ageri den bezala (29. orrialdean topatuko duzue deialdia). Eskabideak aurkezteko epea eta deialdia bera nahasia izan arren, “Eskaera egiteko prozeduran” honakoa topa dezakegu:

Euskara ikasteko dirulaguntzetarako dokumentazioa (langabetuak
soilik):
−Eskatzailearen NANaren fotokopia.
−Erroldatze agiria.
−Izandako euskaltegi edo barnetegiaren matrikularen ordainagiria
eta txostena, honako hauek bilduko dituena: ikaslearen balorazio xehekatua,
asistentzia (gutxienez %80 eskatuko da), hizkuntz trebetasunen
maila, aprobetxamendua eta abar. Orobat, txosten horri ebaluazio fitxak
erantsiko zaizkio.
Dirulaguntzari dagokionez, gehienez ere matrikularen ehuneko 50
ordainduko da.

Hala eta guztiz ere, komenigarria da zure Udalean galdetzea haiek baitute informaziorik eguneratuena, baliteke udal batzuek laguntzea eta honen berri bertan jaso ez izana. Gainera, euskara ikasteagatik diru laguntza ematen ez duten udaletan honen beharra adierazteko modu bat ere bada eskatzera joatea.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s