Euskaraz Bizi Nahi dut film labur lehiaketaren gala. Lizarratik film labur bat

Laburmetraiak

Donostiako Zinemaldiaren 63. edizioa abiatzear da eta azken iaz bezala aurten ere Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketaren gala ospatuko da irailaren 19an, larunbata honetan 19:00etan eta bi orduko iraupenarekin. Gala irekia da eta sarrera doakoa, hori bai, gonbidapena aldez aurretik eskatu beharra dago: 943 59 12 00 deituz edo info@euskarazbizinahidut.eus helbidera idatziz (irailaren 18a, 14:00ak baino lehen).

Laugarren edizio honetan inoiz baino film labur gehiago aurkeztu dira lehiaketara eta epaimahaiak sailkatutako guztietatik hamar onenak ikusi ahal izango dira. Ondoren jakinaraziko ditu epai-mahaiak saritutakoen izenak. Aurkeztutako film laburren artean dugu Lizarran egindako bat eta galara joanen dira parte hartu zuten bertako hainbat lagun.


film labur lehiaketa

Joan den martxoan 24 ordu euskaraz antolatu genuen Lizarran eta bertan azken “euskaraz bizi nahi dut” laburmetrai sarituak eman genituen. Amaieran, ikusleek sentitu zutena jaso nahi izan genuen, hona hemen adierazitako zenbait ale:

Ikusi dut euskera ze inportantea den

Bakarrik ez gaudela sentitu dut eta ezusteko politak har ditzazkegu

Gutxien espero duzunean, espero ez duzunarekin

Komunitate baten partaide naiz, horrek poza eta indarra ematen dit

Euskaldun sentitzen garen pertsonentzako oso hunkigarria

Gogora etorri zait gurasoen hitzak: Ikastolara eraman zintugun, gure lurreko hizkuntza ikasteko. Guk ez dakigu baina momentua da gauzak aldatzeko.

Sentitzen dut indarra euskararekin eta pentsatzen dut euskaraz bizitzea posible dela

Ukitu ezin den zerbait nola ukitzen nauen

Umearen begiradan zoriontasun osoa, erabatekoa

Emozioen hizkuntza unibertsala denez, euskara eta emozioak lotuz unibertsal egin dezagun

Etxetik atera eta norbaiten ezpainetatik euskara sortzen bada, zoriontsuago sentitzen naiz.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s