Etorkizuna euskaraz da: Lizarra, Gares, Lodosa eta eskualdeko eragileen prentsaurrera euskaltegira animatzen

Prentsaurreko argazkia

Joan den ostegunean Lizarrako San Martin plazan bildu ziren Garean Euskaldunon Elkartea; Mintzakide; Lodosa, Lizarra, eta Izarbeibarko AEK; Lizarrako eta Garesko Euskara Zerbitzuak; eta norbanakoak, eskualde hauetako helduak euskara ikastera gonbidatzeko asmoz. Ikasturte berria laster hasiko da eta herritarrak euskaltegietara animatu nahi dituzte.

Hemen duzue albistea Diario de Noticiasen jasoa eta hemen prentsa oharra:

Egun on eta esker anitz gure deialdiari erantzuteagatik.

Urtero legez, Lodosaldean, Lizarraldean, eta Izarbeibarren euskararen aldeko apustua egiten dugun kolektibook batzen gara jendartea euskara ikastera animatzeko.

Asko dira arrazoiak euskara ikasteko; besteak beste, gaur egungo gizartean gertuko inguruan lana topatzeko, eta garrantzitsua, nola ez, gurasoentzat euren seme-alaben ikas prozesuan laguntzeko tresna gisa. Baina ez hori bakarrik, euskara ikastea esperientzia pertsonal aberasgarria da guztiz, euskararen inguruko lagun berriak egin eta bide batez mundu berri bati ateak irekitzeko. Euskara praktikoa da.

Aldaketa garaia iritsi da, behingoz, Nafarroara, eta euskarak berreskuratu behar du betidanik merezi izan duen tratua. Gaur Lizarrako plaza honen inguruan kokatu gara oraingoa garai ezin hobea dela atea zeharkatu eta euskararen mundura hurbil gaitezen irudikatzeko.

Gogora ekarri nahi dugu euskara ikasteagatik bekak ematen direla; tokian tokiko egoera ezberdina da eta horregatik herri bakoitzeko euskara zerbitzuan, udaletxean edota euskaltegian galdetzea onena litzateke. Garesen, Mañerun, Lizarran, Deierrin, Abartzuzan eta Bilatortan diru laguntzak ematen dira euskara ikasteagatik. Lodosako BHIren hizkuntzak sustatzeko Hablamos proiektuan.

Hemen bildu garen eragileok, Garean Euskaldunon Elkartea / Mintzakide / Lodosa, Lizarra, eta Izarbeibarko AEK / Lizarrako eta Garesko Euskara Zerbitzuak / eta norbanakoak, eskualde hauetako helduak euskara ikastera gonbidatzen ditugu laster hasiko den ikasturte berrian.

Euskaraz da gure etorkizuna.

Euskara praktikoa

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s