Oteitzan, Eremu Mistoan sartzearen aldekoen eta aurkakoen argudio trukea

Abartzuza

Joan den irailaren 17an, osteguna, udalbatza ospatu zen Oteitzako udaletxean eta udalerria Eremu Misto delakoan sartzeko eskaria egin zuen bertako EH Bilduk. Bozketa egitean, hiruna berdindu zuten aldekoek zein aurkakoek eta Alkatearen kalitate botoarekin mozioa atzera bota zuten. Ondoren herritar batzuek irailaren 26rako, larunbata, elkarretaratzea deitu zuten “Eremu Mistoa eta D eredua Oteitzan, orain!” lemapean.

D eredua Oteitzan

Bestalde, ezezkoaren aldeko udal taldetik whatsapp-a zabaldu zen haien jarrera azaltzeko, funtsean lau argudio erabili zituzten:

(1)Garraio eta jantokirako diru laguntzak eskaini(ko) ditu Nafarroako Gobernuak eta Udala bera garraio enpresekin tratuan ari da.

(2)Familia batek ere ez du D eredua (“ezta PAI ere”) bertako eskolan ematea eskatu

(3)D eredua herriko eskolan jartzea ez dago mozioaren menpe, hori Nafarroako Gobernuaren eskumena delako

(4)Eremu mistoan sartzeak garraioaz gain Udalaren beste alor batzuk baldintzatu ditzake: Udalaren funtzionamendua, lanpostu deialdiak…

Argudio zerrendaren amaieran zehaztu nahi dute udal talde horretan ez daudela D eredua ezartzearen aurka. Zabaldutako mezu horrek baina, ekarri zuen D ereduko gurasoek azpiko eskutitzaren bitartez erantzutea eta baita elkarretaratzearen leloarekin bat egiteko sinadura bilketa batekin ere:

(gainean klikatu handiago ikusteko)
D ereduko gurasoen eskutitza

Abartzuza2

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s