Azken egunotan Lizarraldean: Eremu Mistoan sartzea 2 udalek eskatu, 3 eskoletan D eredua abiatuko


(2015eko otsailean euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko aldarria Bilatortan)

Azken egunak eromenezko erritmoan joan dira. Nafarroako Gobernu berrian euskararekiko jarrera berria sumatzen da eta honek ekarri du hainbat udalerri eta eskola aitzindari bilakatzea Lizarraldean. Jadanik hiru udalbatzatan, bederen, jorratu da herria Eremu Ez Euskalduna delakotik Eremu Mistora pasatzeko mozioa. Oteitzako kasua joan den asteazkenean ikusi genuen, baina aurretik oharkabean pasatu zitzaigun Antzingo udal txikiak, 400 biztanle ingurukoa, orain bi asteko udalbatzan aho batez erabaki zuela Eremu Mistoan sartzeko eskaria.

Joan den astean Villatuertako udalaren txanda izan zen, 1000 biztanle pasatxo dituen eta Lizarra ondoan dagoen herri honetako udalbatzan bost zinegotzik baiezko bozka eman zuten eta PSN-ko lauk abstentziora jo zuten. Villatuertak ere, beraz, Eremu Mistoan sartzea eskatu du.


Euskara ezagutzaren bilakaera, 1991, 2001 eta 2011-ko mapen bitartez:

Euskara ezagutza
(Emanen luke euskarak aurrera egin ahala euskararekiko beldurrak gutxitu,
zalantzak argitu eta begirunea handituz joan direla)

Eskolen aldetik ezaguna zen Abartzuza eta Lezaungo landa eskoletan D eredua estreinatuko zutela aurten. Bi hauei baina, azken momentuan Ameskoako eskola batu zaie. Bertan Haur Hezkuntza euskaraz estreinatuko dute gaurtik aurrera (ingelesa indartuta, hiru ordu beharrean bost).

Hein batean edo bestean, era batera edo bestera, hiru eskolak nabarmendu dira azken urteotan D eredua ezartzearen aldeko aldarriarekin. Izan eskola komunitate osoaren lanarengatik edo guraso “tematien” bultzadarengatik. Azkenean nolabaiteko justizia poetikoa izan da, Noaingo eskolan 2009an eskuratu zenetik hona lehen hirurak izan baitira D eredua abiatzen. Kostata baina aurrera egin dute.

Lan horren erakusgarri azken hilabeteotan zonaldean egindako zenbait ekimen:

2015eko urtarrilean Abartzuzako eskolan “Hezkuntza ereduen gainean

2015eko martxoan Legebiltzarkideak Abartzuzako eskolan

2015eko martxoan euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko martxa Lizarratik Bilatortara

2015eko apirilean Ameskoako eskolan solasaldia: “Hezkuntza ereduen gainean

garraioa
(Nafarroa Itotzeko Plan-etik hartutako irudia. Irudian zerrendatzen diren arazoei deserrotzea gehi dakioke)

Ematen du Nafarroako Gobernuak garraioa eta jantokia lagunduko dituela, zinez garrantzitsua eta urrats ezinbestekoa, baina aurrerapausu adierazgarria eman nahi badugu euskararen ezagutzan, hezkuntzaren alorrean hiru urrats egin behar ditugu bederen:

Euskal hizkuntzaren prestigiatzea: kanpainak, kargu publikoen erabilera, hizkuntza eskakizunak lanpostu deialdietan, erdaldunei euskal kulturaren berri modu eraginkorrean eman…

Etxetik gertu euskaraz ikasteko aukera eskaintzen duten eskolak (EAEren azalerako eskualde batean 6 ikastola eta 2 eskola besterik ez dira izan azken hogei urteotan D eredua eskaintzen)

Eskolaz kanpoko jarduera gozagarriak euskaraz egin ahal izatea: aisialdi egitasmoak, kultur produkzioa eskuragarri, ahal izatetik nahi izatera kanpainak, gurasoei mota guztietako baliabideak eskaini…

Dena den, administrazioaren erantzuna, behar bezalakoa izanik ere (espero dezagun), aldaketaren hanka bat besterik ez da. Herritarrok orain arte bezala jarraitu behar dugu edo are eta tinkoago bultzatuz, gauza asko ez direlako berez etorriko. Hain zuzen ere Abartzuza, Lezaun, Noain edo Ameskoa bezalako ereduek adierazten digute norbanakoen edo herritar multzoen ekimenaren ondorioz etorri direla aldaketarik ausartenak. Horrela jarraitu beharko dugu, norbera bere herrian eragiten eta txikitik handira egiten.

Lan handia dago oraindik
(Lan handia dugu oraindik euskaldunok…)

Bai, egia da, lan handia dugu oraindik, gaineko Zaldieroaren zintan ikus litekeen bezala. Baina ezin horrelako mezu batekin bukatu blog-sarrera hau, hortaz hezkuntza munduan buru belarri ibili den pertsona baten e-postatik bere hitzak lapurtu eta hona ekarriko:

Ezin duzu imajinatu nola pozten naizen! (…) Beraz, zorionik handiena. Ospatu. ospatu eta ospatu. Herri honetan protesta handiak eta txikiak egiten ditugu eta ospakizun gutxi. Ospatu alaitasunean, kulturaren eskutik gainerako herritarrekin batera. Epel edo kontra daudenekin ere. Askotan oso epe laburrera begiratzen dugu eta hori guztiz kaltegarria da.

Eta beste pasarte bat:

Beti lankidetza bilatu behar dugu, gure isolamendutik irten eta besteengana jotzea, gu baino lehenago besteek ere antzeko bideak egin dituztelako.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s