“Lurraldea, ekoizpena, kontsumoa, hizkuntza lotu parte hartze sozialean”, Errigora kanpaina abiatzear

Datorren urriaren 21ean hasita eta azaroaren 8ra bitarte, Errigora kanpaina berria izanen dugu gure artean. Aurreko urteetan gure herrietan hainbat lekutan eskuratu ahal izan dira Errigora saskiak, besteak beste AEK euskaltegietan eta Ikastolan. Aurten ere, eta bideoan Imanol Esnaolak, Gaindegiako kideak, dioen bezala “Esango nuke poesia egin duela Errigorak lotu ditunean Lurraldea, ekoizpena, kontsumoa eta hizkuntza eta gainera parte hartze sozialeko formula organizatibo batean“.

Eta hona hemen kanpaina abiatzeko zabaldu duten testua:

“Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina laster dator: urriaren 21etik azaroaren 8ra izango da aurtengoan saskia eskatzeko tartea. Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuak hartu eta, keinu berean, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari eta ekoizpenari bultzada emateko tartea.

Kanpaina aurkezteko, hain zuzen, baina baita –eta bereziki– Errigoraren ibilbide laburrak utzitakoa azaltzeko ere, aurkezpen bilerak egin ditugu joan den astean Durangon (Plateruena), Iruñean (Nafarroako Parlamentua) eta Usurbilen (Potxonea). Jendea lanerako gogoz eta ilusioz ikusi dugu, kanpainari ekiteko irrikaz. 160 lagun inguru (45na Durango eta Usurbilen eta 70 Iruñean) bildu gara guztira, 60 bat herri eta hiritatik etorritako hamaika lagun: herrietan eta sarean Errigoraren kanpainak zabaltzen dihardutenak, Zazpiak bat, Sortzen, AEK eta Ikastolen elkarteko lagunak, euskararen arloko eragileak, sindikatuak, nekazariak, ekoizleak, Nafarroa hegoaldeko euskaltzaleak… Jende desberdina euskararen eta bertako ekoizpenaren alde bat eginda.

Ideiak elkartrukatu ditugu, bidean agertu zaizkigun aukera berriez mintzatu gara eta euskararen, elikadura burujabetzaren, auzolanaren zein euskal lurraldeen arteko harremana sustatzearen ikuspegitik Errigorak ekarri dituen ekarpen xumeen errepasoa egin dugu. Honen harira egindako bideo bat ere aurkeztu du batzarrotan, kanpaina hasi aurretik lau haizetara zabaldu nahi dugun bideoa, hain zuzen.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s