Amama filma gaur estreinatuko da zinema aretoetan, besteak beste Lizarran

Amama

Amama filma gaur estreinatuko dute zinema aretoetan, besteak beste Lizarrako Llanos Aisialdi Gunean. Euskarazko zinemagintzaren azkeneko fruitua, Zinemaldian lehiatu da Sail Ofizialean. Iaz Loreak filma ere lehiatu zen Sail Ofizialean eta saritua izan ez bazen ere, aurten Oskar sarietarako bidea hartu du.

Amama filma Lizarrako Llanos Golem zinema aretoan:

Ostiralean 18:00etan eta 20:30ean
Larunbatean 18:00etan eta 20:30ean
Igandean 18:00etan eta 20:30ean
Astelehenean 18:00etan eta 20:30ean (ikuslearen eguna)

Euskal zinemagintzak, aleka bada ere, filma ederrak eskaintzen jarraitzen du: “Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egite bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama.

Amama filmaren trailerra:

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Amama filma gaur estreinatuko da zinema aretoetan, besteak beste Lizarran -ri

  1. Jon-k dio:

    Jakin nahi nuke non ikus daitekeen Amama filma euskaraz azpititulurik gabe (Bizkai aldean, ahal bada). Informazio interesgarria izango litzateke. Izan ere, euskal zinemagintza ikusteko ezagutzen dudan aukera bakarra, gaztelania hutsean edo gaztelaniazko azpitituluak dituen jatorrizko bertsioan (horri esaten diote “euskaraz”). Euskara hutsean ikusteko, ETB1en eman arte itxaron behar ote dugu, Loreak filmarekin eta beste hainbat eta hainbatekin gertatu zaidan moduan?

    • lizarbeibar-k dio:

      Bat nator zurekin baina nik neuk ez dakit non ikus daitekeen azpititulurik gabe. Eta, izatekotan, zergatik ez euskarazko azpitituluak? Zenbat gehiagok ulertuko dute filma euskarazko testuekin erdarara jo beharrik gabe? Tira, ostiralean Tolosako Leidorren ikusi nuen eta azpitituluekin zen (Tolosan!), gauza bera Lizarran. Nire susmoa da (ia?) leku guztietan azpitituluekin datorrela. Ez dakit ekoiztetxearen erabakia ote den, baina agian txintxua@txintxua.com -en galdetuz?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s