FOTO LIZARRA argazki rallya: argazki sarituak eta igarkizunak

Argazki rallya
(Blog-sarrera honen argazki guztiak Foto-Lizarratik hartuak dira)

Orain bi asteburu «Foto Lizarraren IV Argazki Rally Kulturala» ospatu zen. Aurten 60 parte hartzaile izan dira, eta hori dela eta antolatzaileak oso baikor agertu dira, “uste dut argazkilariek primeran pasatu dutela Hirian barna eta gai ezberdinen uneak argazkiekin jasoaz“. Blog-sarrera hau laguntzen duen argazkian parte hartu zuten hainbat lagun ageri dira. Rally-a Foto Lizarrak antolatu du, argazkiak kalitate onean eskuratu nahi dituenak jo dezala Foto Lizarrara.

Rally-an zazpi igarkizun zituzten lagun eta horiekin argazkirako gaia topatu behar zuten hirian barrena. Albiste honetan dituzue igarkizunak (iaz bezala aurten ere euskaraz eta gaztelaniaz egiteko aukera izan da, euskaldunek bi arrasto baten beharrean!) eta gai bakoitzeko argazki irabazlea.

Igarkizunak:

Pipiak jota eta borobila,
ordena iraulia,
San Pedron hartzen zaitut,
Ororen hasiera eta bukaera.

Ruako San Pedroren krismoia
Argazki1

Harrizko oihala
Bidearen zaindari,
Jakueren gurutzea
eta errota zaharra.

Harresiak
Argazki2

Lagran aldean jaio naiz,
eta Arga eta Aragoirekin batera,
San Adrianen hiltzean,
txikia zena handi egiten dugu.

Ega ibaia
ARgazki 3

Kirol bat, pilota bat
bi horma, besapea,
besagaina eta utzialdia zabalean…
Errebotatzen duen txapa.

Frontoia
Argazki4

Diote kristaua izan nintzela,
baina Santa Maria naiz;
Gaztelukoa naizela diote,
baina justu ondoan nago.

Gazteluko Jus Santa Maria
Argazki5

ERROko mendatean gora,
Maskorra lepoan,
Eskuan makila eta,
SAntua buruan.

Erromesa
Argazki6

Kartzela honetara igotzeko
eskailerak daude, aldapa dago,
eta nire harresian ikusiko
hainbat gezi leiho.

Kartzela zaharra eta zubia
Argazki7

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s