Siria, Elkartasunaren Astea Lizarran. Asteartean “Kurduen auzia” hitzaldia euskaraz

Elkartasunaren astea

Aste honetan, asteartetik ostiralera bitarte, Elkartasunaren Astea ospatuko da Lizarran. Hitzaldiak, dokumentalak, debateak, argazki erakusketa eta Harrera egitasmoaren aurkezpena Lizarran.

Egitarau oparo horretatik nabarmentzea asteartean Elkartasunaren Astea irekiko duen hitzaldia, Gure Hizkuntza elkartean, euskaraz izanen dela. Urriak 27, asteartea. 19.30 Gure Hizkuntzan, Hitzaldia “Kurduen auzia Hizlaria: Txente Rekondo:

Estatu propiorik ez dutenen artean, herri kurdua da populazio handiena duena. Bortxaz, estatu batzuetan daude banaturik. PKK alderdiaren proposamenak ukiezinak ziruditen moldeak ari dira hausten Turkian eta Sirian, baina baita Ekialde Ertaineko beste jendarte batzuetan ere. Milaka emakumezko gaztek Rojavako milizietan parte hartu izana emakumea bigarren maila sozial eta politikoan gelditu behar duela dioen mitoa ari da suntsitzen.

Urriak 28, asteazkena. 19.30. Gazteriaren Etxea, Hitzaldia: “Siriako Gerra, la encrucijada Siria” Hizlaria: Javier Aisa

Gatazka siriarraren konplexutasuna honetan datza: inplikaturiko alderdi kantitate handia eta haien arteko harreman korapilatsuak. Komunikabideen trataera munduko potentzien interes ekonomikoen mende dago, eta horiek askoz ere kezkatuago daude botere eta kontrol kuotak ez galtzeagatik gatazkaren ondorioengatik baino. Hitzaldian, gatazka siriarra azalduko digu ikuspuntu kritiko batetik, eta horrek gerrak urraturiko herri baten errealitatera hurbiltzea ahalbidetuko digu.

Urriak 29, osteguna. 19.30. Gazteriaren Etxea, Dokumentala eta eztabaida. “La Revolución silenciosa” David Mesegueren eta Oriol Graciàren, eta eztabaida Askapenako Brigadista batekin:


(Dokumentala Donostian: La revolución silenciosa (1/3) eta 3/3 atala, gaztelaniaz)

Urriak 19, astelehena. 19.30 Gazteriaren Etxea, Aurkezpena: “Lizarra Harrera Hiria-Ciudad de Acogida

Errefuxiatu Nafarroara iritsi dira, eta asteburu honetan errefuxiatu batzuk harreran hartuak izan dira. Seguru gehiago ere iritsiko direla, eta batzuk Lizarrara etorriko dira . Horregatik behar beharrezkoa ikusten dugu Harrera Udalak sortzea, eta denon artean harrera sareak egitea etortzen diren guztiak gure komunitatearen parte senti daitezen. Hori dela eta, gure hiriko udala harrera- hiri gisa (Lizarra Harrera Hiria) agertzea nahi dugu, eta egiteko honetan denok parte hartu behar dugu , hitz egiten, eztabaidatzen, eta harrera hiri eta sare horiek antolatzen.

Azaroaren 2tik 14ra, Liburutegian, Argazki Erakusketa. “Siria: Begiradak erbestetik

Haien kameren objektiboen bitartez, foto-kazetari talde batek erbeste siriarrak Europa gotorlekuaren atarian bizi duen historia kontatzen digu. Europak, bere izenaren ohoretan, berriro ere bere aurpegirik gaiztoena erakutsi du, mugak itxiz eta harresiak eraikiz. Horrek Mendebaldetik elikatzen jarraitzen duten gatazken errealitatetik urruntzen du. Irudi bakoitzak meniarik gabeko gerrak eta ziurgabetasunez beteriko etorkizunak urraturiko bizi historia bana ezkutatzen du.

Antolatzaileak: Comite 500 años, El Salvador Elkartasuna, ANAS, Ekologistak Martxan, Emakumeen Asanblada.

Laguntzen dute: Gure Hizkuntza Elkartea, AEK Euskaltegia, Pentsionistak Martxan, Lizarrako Gazte Asanblada, Lizarrako Askapena, Lizarrako Udala.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s