Euskaraz bizi nahi? Aste honetan Txokolipuinak, Irakurle Kluba, Lizarran Kantuz eta Kantuz Txiki!

(Kantuz Txiki)

Asteburuko Euskaraz Bizi Nahi dut betekada eta gero, aste hau jardueraz beteta datorkigu. Garean euskaldunon elkartearen eskutik lau ekimen izanen ditugu: Txokolipuinak, Irakurle Kluba, Kantuz Txiki eta Lizarran Kantuz. Euskaraz bizitzeko nahia urte osoan zehar elikatzeko, lau ekimen hauek ikasturtean barrena gutxi asko hilero saio bat eskainiko dute. Hurrenez hurren ondoko hauek ditugu:

Asteazken honetan, 18:00etan, Txokolipuinak ikasturtea abiatuko da. XX-ren eskutik ipuin sorta ederra izanen dugu Haur Hezkuntza 3. mailako eta Lehen Hezkuntza 1 eta 2 mailetako haurrei eskainia, bi euroan, askari goxoa eta Birjinia Albira ipuin kontalaria.

Txokolipuinak

Ostegunean, aldiz, Irakurle Klubaren txanda izanen da. Ohi bezala 19:00etan Liburutegian, oraingo honetan Ivo Andritx Nobel sarituaren “Zubi bat Drinaren gainean” eleberri mamitsua izanen dute hizketa gai.

Zubi bat Drinaren gainean

Larunbatean aldiz, bi kantu saio izanen ditugu. Ohi bezala Lizarran Kantuz arratsaldeko 20:00etan abiatuko da Baxe Nafarroa kaletik eta Santiago enparantza, Foru enparantza eta alde zaharra zeharkatu ondoren Baxe Nafarroa kalean amaituko da.

Lizarran Kantuz

Aurtengo berritasuna baina, larunbatean bertan baina 19:15ean izanen dugu, Baxe Nafarroa kaletik abiatuta Kantuz Txiki izanen dugu. Joan den maiatzean izan genuen egitasmoaren aurkezpena eta urriaren 31tik aurrera hasiko da gauzatzen: euskal abesti ohikoak, haurrei gustagarri zaien horiek, dantzak…

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Garean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s