Igandera arte Errigora saskia: Zuretzat ala besteentzat, baina %25a hegoaldeko euskalgintzari kontsumo arduratsuarekin

Errigora saskia

Beste urte batez egin dugu bat Sortzen, AEK, Zazpiak Bat, Ikastolen elkartea eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina aurkezteko. Beste urte batez eman nahi dizugu Nafarroa hegoaldeko baratza dastatzera, milaka birika euskarari puzka jarriz.

Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez osatutako saskia eskaintzen dizugu 50 euroren truke. 15 ekoizlek arreta eta maitasunez ondutako produktu sorta. Horixe da, kanpainan parte hartzea erabakiz gero, hartuko duzuna.

Baina ariketa honek norabide bikoitza du. Izan ere, keinu berean, hartu ez ezik, eman ere egingo duzu.Batetik, bertako ekoizpenari bultzada emango diozu, eta, bestetik, saskiaren balioaren % 25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da.

Gogoratu! Azaroaren 8a baino lehen eskatu behar da saskia. Lizarraldeko toki askotan eska dezakezu: Lizarran, Garesen, Vianan eta Lodosan

Informazio gehiago:
https://www.errigora.eus/

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaltegiak, Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s