Lorea Alfaro lizarratarra Artisten Meeting Point erakusketa kolektiboaren VIII. edizioan

Okela

OKELA Sormen Lantegiak Artisten Meeting Pointaren zortzigarren edizioa aurkezten du: urtarrilaren 14tik 28ra, astearte eta ostegunetan arratsaldeko 16.00etatik 20.00ak arte. Oraingoan Lorea Alfaro, Taxio Ardanaz eta Maider Elkano artistek partehartzen dute, irekiera eguneko berbaldian eta erakusketa kolektiboan. Artista gonbidatua Ana Capilla delarik.

Erakusketa kolektibo honetan Lizarrako Lorea Alfaro dugu sortzaileetako bat. Bilbon bizi den artista honen bakarkako azken esku-hartzeak Bulegoa z/b, Carreras Mugica galeria edo espazio publikoan egin ditu. Azken aldian Artium, Guggenheim Bilbao edo CA2M-n erakutsi ditu bere lanak. 2011. urtean, David Martínez Suárez, Jon Otamendi eta Manu Urangarekin batera, Bilbon bizi ziren artistei zuzendutako MLDJ espazio autogestionatua jarri zuen abian.

Lorea Alfaro
(Lorearen argazkia, arteleku.net
Arte ekoizpen feministak jardunaldiak)

Bere kolaborazioen artean honakoentzat egindakoak gailendu daitezke: Eremuak#2 (2015), El estado mental nº7 (2015), Pablo Marte eta Consonniren Again Again(st) (Bilborock, 2013), Erreakzioa-Reacción (2012) eta TEXTO (2012).

VIII. AMP “Memoria” erakusketan never mind no mind proposamenarekin datorkigu Lorea, bi bideo erlazioan jarriz: Es importante la memoria XX eta Emi. Lehenengoa Mostolesen grabatu zen, CA2Marte zentruan, 2010. urteko abenduaren 3an eta bigarrena Bilboko Unamuno enparantzan, 2014. urteko apirilaren 11an. Biak Amy Winehousen irudiaren inguruan gertatzen dira. Berbaldian erakusketaren planteamenduaren jatorriaz hitz egingo du artistak. Memoriak, edozein gaik, hitzek, sortzen dizkioten adiskidetasun eta mesfidantzaz. Hitzetatik ekintzetara gertatzen diren distantziez. Denboraren garrantziaz lanarekiko. Lan bakoitzaren kontu teknikoen inguruan arituko da Alfaro.

Erakusketaren informazio gehiago hemen.

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s