D eredua, Villatuerta eta Oteitza: Irriherriren aholkuak eta Sortzen-en ekimenak

Villatuerta

Otsailaren 15tik 19ra, 2016-2017 ikasturteko aurrematrikulazio garaia izanen da. Hori dela eta, gurasoei zalantzatiei mezua helarazi nahian dabiltza eskola, elkarte eta erakunde ugari. Joan den astean ikusi genuen Garean elkartearen kanpaina, oraingo honetan Irriherri elkartea eta Sortzen-en ekimenak ekartzen ditugu. Irriherrik D ereduan eta eskualdeko eskoletan izena ematera animatu nahi izan du. Horretarako, eta Villatuertako gurasoei begira, honako aholkuak zabaldu dituzte:

Herrian bertan zuen haurrak euskara ikastea nahi baduzue, hurrengo aukeraketa aholkatzen dizuegu:
1º.- D EREDUA VILLATUERTA eskolan (herriko eskolan)
2º.- A EREDUA VILLATUERTA eskolan (herriko eskolan)

Nahiz eta beste herrietara mugitu behar, zuen haurrak euskara ikastea nahi baduzue, honakoa aukeratu:
1º.- D EREDUA VILLATUERTA eskolan (herriko eskolan)
2º.- D EREDUA ESTELLA-LIZARRA eskolan (CP Remontival edo Ikastola)

Bestalde, Sortzen-en bitartez bi saio antolatu dira. Villatuertan aurrenekoa, otsailaren 11n, osteguna, 17:30ean herriko udaletxean eta Oteitzan bigarrena, otsailaren 13an, larunbata, 17:00etan herriko kultur etxean: Kafe-solasaldia, D ereduaren erakusketa, Hamarratz, bideo emanaldia,

Oteitza

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut, Irriherri atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s