Bazterketa mapatan: Lizarraldeko ikastetxeak eta Iruñerriko haur eskolak hizkuntza eredutan

Lizarraldea 2015 arteLizarraldea 2015ean

Lizarrako Merindadea, eskolak hizkuntza ereduen eskaintzaren arabera (D eta A ereduak). Ezkerreko mapa 2012ra arte, eskuinekoa 2015eko egokitzapen azkarra. Gainean klikatu handiago ikusteko

Lizarraldea edo Estellerria Gipuzkoa baino lurralde zabalagoa dugu (Lizarraldeak 2.070 km2, Gipuzkoak 1.910 km2), bertan 66.000 biztanle inguru bizi dira eta herri arteko distantziak kilometro askotan neur litezke. Bada, eskualde zabal horretan barreiatuta, 2015era arte, eskola publiko bakarrean eta beste hiru ikastolatan eskaintzen zen D eredua. 2015ean, urtetako borroka eta gero, euskarazko murgiltze eredua beste hiru landa eskoletara zabaldu zen: Lezaun, Abartzuza eta Ameskoa.

Zer esanik ez Tafallaldea, Zangozaldea edo Tutererrian. Herrialde horietan, antzeko zabalerako lur eremu horietan, ikastola gutxi batzuk daude barreiatuta (Zangozaldean 2, Tafallaldean 1, Tutererrian 1) eta, orain arte, ikastetxe publikorik ez. Eskari eskasaren argudioa darabilte maiz, eskaintzak izanen zuen ba zer esana ere, ezta?

Bazterketaz ari bagara, izan haur eskoletan edo ikastetxeetan, komeni da mapa hauek buruan izatea. Eta ea behingoz, hamarkaden ondoren, mapa hauek aldatzen hasten diren (hobera esan beharko, badaezpada ere).


Iruñea

Hemen, aldiz, bazterketaren beste mapa bat: Iruñeako haur eskolen mapa urteen joanean.

Advertisements

lizarbeibar -ri buruz

Lizarraldeko edota Itzarbeibarreko euskarazko jardueraren bat iragarri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. lizarbeibar@gmail.com
Post hau Euskaraz bizi nahi dut atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s